Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Hobe berandu, sekula baino

Amatiño 2018/01/09 08:00
Gaur bezalako egun batean, orain dela hogei urte, ordu honetan bertan, goizeko zortziak bost gutxitan, ETAk Jose Ignazio Iruretagoiena erail zuen, autoz lanera zihoala, eserleku azpian jarritako lehergailuaz.

Diego Verdejo eibartarra, atzo Ondarbeltzen ito ziren bi lagunetako bat

Amatiño 2018/01/04 21:00
Atzo arratsaldean Mutrikuko Ondarbeltzen ito ziren bi lagunetako bat eibartarra zen. Diego Verdejo* zeritzan eta aspaldian Gasteizen bizi arren, eibartarra zen sortzez eta bihotzez, urtero parte hartzen baitzuen, San Andres bezperan, Gasteizko eibartarron afarian.

Txikia bertakoa, handia kanpokoa

Amatiño 2018/01/02 09:00
San Tomaseko azokan hasi eta Errege-egun arte, Olentzarotan barrena, erosketa-garaia da Euskal Herri osoan. Gutako asko eta asko hasi ginen baserritarrei intxaurrak erosten eta amaituko dugu jostailuak, arropak eta opariak internetez eskatzen. Ez da gure askatasuna auzitan dagoena, gure koherentzia baino.

Hain urrun eta hain hurbil

Amatiño 2017/12/30 10:00
Ipar Euskal Herria ez dago, inondik ere, urruti Hegoaldeko hiritarrontzat eta, are gutxiago, euskarazko esparruetan bizi garenontzat; baina, hala ere, aitortu behar dut, ni neu behintzat dezente harritu nauela –eta onerako—aurreko astelehenean ETB2k eskaini zuen “Mission Pays Basque” filmak.

Politikaz posible denaren artea

Amatiño 2017/12/26 09:00
Bai duela berrehun urte, bai geroztik eta bai orain ere, gizartea zenbaitek nahi baino anitzagoa da. Hemen eta Katalunian. Eta aniztasun hori kudeatzea arte bat da. Politikaren artea. Sasoi bakoitzean posible denaren artea.

Doña Justaren bendarik eza

Amatiño 2017/12/22 12:00
Bergaran Doña Justa deitu izan diote gure zaharrek Justizia Jauregiko teilatu-gainean eserita dagoen emakumeari. Justizia irudikatzen du baina ez ditu begiak tapatuak. Kale-leloak dio Martzial Agirre eskultorerak bendarik gabe zizelkatu zuela Justizia anderea, Foruen eztabaidan ez zelako neutrala izan.

Espainia gipuzkoartu

Amatiño 2017/12/19 09:00
Francok 1939an gerra irabazi eta, diktaduraren lehen ordezkaria estreinako sartu zenean Gipuzkoako Diputazioaren jauregian, zera esan zuen, harro asko, hitzez hitz: “Aquí venimos, a ver si españolizamos Gipuzkoa”. Eta bertan zegoen Ramon Pagola errepidetako zuzendariak erantzun zion apal baina buruaren jabe: “Y… no sería mejor guipuzcoanizar España?”.

Noah Jupe

Amatiño 2017/12/15 12:00
Noah Jupe aktore ingelesa ez da inondik ere ezagunena baina bai, behar bada, gazteenetakoa. 2004 jaioa, honezkero parte hartu du 6 telebista-sail eta 7 filmetan. Abiada horretan, noizbait Oscarren bat irabaziko du eta kronikek esango dute, arrazoiz, gazterik hasi zela. Egunotan begi bistan dugu, "Suburbicon" pelikulan. Eta, hain zuzen ere, Noah Jupe bera da George Cloonyren filmak eskaintzen duen harribitxirik apartekoena.

Aldarrikapen gutxiago eta erabilpen gehiago

Amatiño 2017/12/12 09:00
Xabierko Frantziskoren egunean hasi, eta Durangoko Azokarekin batera amaitu arte, euskararen inguruko aldarri-egunak izan dira aurreko astekoak. Han-hemenka entzundakoaz, burulerroren bat azpimarratzekotan, Kike Amonarrizek esandakoa nabarmenduko nuke: “Utzi aldarriari eta ekin erabilpenari".

Arkitektua, hargina ala harripikatzailea ote?

Amatiño 2017/12/09 00:05
Auskalo Pedro de Irazabal hargina, harripikatzailea ala arkitektua izan ote zen, baina zalantzarik ez gero, XVI. mendean zehar, hainbat elizaren eraikuntzaren inguruan aritu zela, Aragoitik Kubaraino.