Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hain urrun eta hain hurbil

Hain urrun eta hain hurbil

Amatiño 2017/12/30 10:00
Ipar Euskal Herria ez dago, inondik ere, urruti Hegoaldeko hiritarrontzat eta, are gutxiago, euskarazko esparruetan bizi garenontzat; baina, hala ere, aitortu behar dut, ni neu behintzat dezente harritu nauela –eta onerako—aurreko astelehenean ETB2k eskaini zuen “Mission Pays Basque” filmak.
Hain urrun eta hain hurbil

Filmaren afixa

Gutxiena da, kasu honetan, filma ona ala txarra den (onetik gehiago), umoretsua edo ez (entretenigarria bai, behinik behin) eta “Vaya Semanita”ren eskolaren txertotzat hartu ote daitekeen (nabarmen, bai).

Esan bezala, ordea, hau guztia hutsaren hurrengoa baino ez da, filmari darion euskal “naturaltasun” hiperbolikoarekin alderatuz gero. Kontua besterik da.

Kontua da, gehiegikeriaz gainezka, filma topikoz josita dagoela baina, ezin bestean egiazko esterotipoetan oinarritua eta, beti ere, komertziala, publiko handien ulermen eta identifikazio-mailari egokitua. Eta orduan… tatatatxaaannn!

 Filma frantsesa baldin bada, frantsesentzat egina…

 Filmak islatzen baldin badu Iparraldeko euskal gizartea…

 Iparraldeko euskal gizarte horrek hegoaldekoaren topiko berberak betetzeaz gainera, gidoiak ez baldin baditu mugak askorik bereizten...

 Hara non, orduan, muga guztien gainetik eta topiko guztien azpitik, benetan Herri bat gara... baita frantsesentzat ere!

Eta hauxe izango da, segurutik, barren-barrenean, hainbati gutxien gustatu zaiona. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: