Diego Verdejo eibartarra, atzo Ondarbeltzen ito ziren bi lagunetako bat
Hona, atzo arratsaldean, Ondarbeltz hondartza inguruan olatuen argazkiak ateratzen ziharduen fotografoaren ezusteko sekuentzia:
Bikotea, espigoiaren muturreko danborrean, eta olatua ezkerretik eskuinera harrapaladan
Bikotea, aterki eta guzti, ihesi, olatua noiz gainera etorriko beldur
Olatuak hartu ditu azpian eta aterki beltza besterik ez da sumatzen
Olatuak uretara darama bikotea, beltzez gizonezkoa eta gorriz, emakumea.
* Diego alarguna zen. Dirudienez, emaztea zenaren errautsak Ondarbeltzeko espigoian bota zituzten eta sarri samar joaten omen zen Diego bertara. Atzo arratsaldean ere, oraingo neskalagunarekin batera, bertaraino joan zen. Eta bertan geratu ziren..