Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Arkitektua, hargina ala harripikatzailea ote?

Arkitektua, hargina ala harripikatzailea ote?

Amatiño 2017/12/09 00:05
Auskalo Pedro de Irazabal hargina, harripikatzailea ala arkitektua izan ote zen, baina zalantzarik ez gero, XVI. mendean zehar, hainbat elizaren eraikuntzaren inguruan aritu zela, Aragoitik Kubaraino.

Wikipediari jaramonik egingo badiogu, Boleako kolegiata "construida entre 1541 y 1559 según un proyecto de Pedro de Irazábal, es una iglesia gótica de transición al renacimiento de carácter marcadamente aragonés. Siguiendo el ejemplo de La Seo de Zaragoza y la catedral de Barbastro, es una iglesia de salón de planta cuadrada de tres naves de igual altura separadas por arcos de medio punto y apuntados". Horretara, Irazabal proiektu osoak egiteko gauza zen, eta, antza, garaiko eraikuntzak ondotxo ezagutzen zituen.

Bolearaino bertaratzen diren bisitariei eskaintzen zaien esku-paperak, berriz, zera dio: "La Colegiata de Santa María la Mayor de Bolea, joya del Renacimiento, fue construida entre 1541 y 1559 por el guipuzcoano Pedro de Irazábal". Aipu honen arabera, Irazabal bera izan zen elizaren eraikitzailea.

Baina beste zenbait informaziotan, ordea, ñabardura hau ere irakurri daiteke: “Durante muchos años se atribuyó la fábrica del templo a los maestros de obras vascos Baltasar de Barazabal (padre e hijo). Pero las investigaciones de los historiadores del arte Sepúlveda, Pano y Morte han llegado a la conclusión de que en realidad fueron el maestro de obras Miguel Altué y el piedrapiquero Pedro de Irazábal los que la realizaron. Ambos fueron contratados por el concejo de la villa el 22 de noviembre de 1551." Honetara, Pedro de Irazabal ez zen proiektugilea izan, ez arkitektua, ez eta maisua ere, harripikatzaile soila baizik.

“El Roble y la Ceiba” (Cecilia Arrozarena, 2003) delako liburu ezagun samarrean, berriz, zera esaten da hitzez hitz: “Entre los artesanos de la Habana era la especialidad de cantero la más frecuentada por los vascos. Durante la sexta y séptima década del siglo XVI vivían en la ciudad canteros como Juanes de Araneta, Pedro de Aulestia, Juanes de Mendizábal y Pedro de Irazábal”.

Harripikatzaile, arkitektu ala hargin, zer  izan ote zen lanbidez gure Pedro de Irazabal? Ez dut inon zehatz mehatz aurkitu haren aztarrenik (horretan aditua eta lar kementsua ere ez naiz). Interneten ez da datu hori biltzen eta, harrigarri bada ere, Auñamendi Entziklopediaren paperezko edizio zaharrean  ez da aipatu ere egiten. Udal-artxiboren bati laguntza eskatu eta... ezer gutxi. 

XVI. mendearen erdi inguruko Pedro  Irazabal bakarra-edo Oñatiko agirietan agertzen da. Ez da haren lanbiderik zehazten baina bai, ordea, aipatzen,  Teresa de Olalde Baltzategirekin ezkondu zela. Emakume hau Martin Saez de Olalde jauntxo oñatiarraren alaba nagusia zen eta berak jaso zuen oinordekotzan Olaldetarren ondarea.

Hartara, arkitektua, hargina edo harripikatzailea, ez zen behintzat eskalea izan. 

.

Boleako kolegiata, Pedro Irazabalek utzi zuen bezalaxe

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: