Missouri
Amatiño
2018/02/09 00:10
Publikoaren saria Donostiako zein Torontoko zinemaldietan, Gidoirik Onenari Veneziakoan, lau Urrezko Globo, zazpi nominazio hurrengo Oscar sarietarako… “Three billboards outside Ebbing, Missouri” (Tres anuncios en las afueras) ez da, inondik ere, ikuslea lokartaraziko duen filma. Beste kontu bat da, ordea, hipnosirik eza dohain nahikoa ote den inori aholkatzeko.
Erantzunik ez
Euskaldun izatea espainola izatearekin
Amatiño
2018/02/06 09:00
Azken berrogei urteotan indarrean dugun autonomia-estatutua eguneratzeko asmotan, bihar bilduko dira Eusko Legebiltzarreko bost alderdiok euren proposamenak aurkezteko eta zertan diren aztertzeko.
Ikuspegi historikoaz, ondo
Amatiño
2018/02/03 00:05
Apurka-apurka, langabeziaren datuak hobetzen ari dira, astiro baina etengabe. 2012an baino dezente hobeto gaude, baina inondik ere ez, oraindik, 2007an bezain ondo.
Klima-aldaketa bai, baina
Amatiño
2018/01/30 09:00
Espainiako eta Portugaleko hamalauren bat unibertsitatek, zientzia-erakundek eta meteorologia-zerbitzuk elkarrekin burutu dute “Izotz Aro Txikia, Iberiako mendietan”* izeneko ikerlana, non aztertzen duten azken zazpirehun urteotan iberiar mendietan izan diren klima-aldaketak.
Prentsa gobernatuak defenditzeko dago, ez gobernatzaileak
Amatiño
2018/01/26 00:05
Mila bederatzirehun eta hirurogeita batean, The New York Times, The Washington Post eta Estatu Batuetako egunkaririk garrantzitsuenek argitara eman zituzten, Einsenhower (1953-1961), Kennedy (1961-1963), Johnson (1963-1969) eta Nixon (1969-1974) presidenteek, errenkadan, ezkutuan gordetako “Pentagonoaren agiriak”, zeinetan biltzen ziren Vietnamgo gerraren inguruko informazio sekretuak.
Tropelaren lasterketa
Amatiño
2018/01/23 09:00
Txirrindularitza gustuko duen edozein zalek badaki taldekako lasterketetan taldeburuak egin dezakeen okerrik handiena zera dela: azkar abiatu beharraren beharrez, bere taldekideak joan daitezkeen baino lasterrago abiatzea eta hainbat lagun bidean galtzea.
Kontzertu gogoangarria
Amatiño
2018/01/19 00:05
Asteleheneko kontzertuak frogatu zuen, Donostiako Kursaalean, Yuja Wang pianojotzaile txinatarra benetan ona dela eta orkestra batek ez duela zuzendaririk behar izugarri ondo jotzeko. Areto nagusia gainezka, astelehenekoa, urtetan gogoratuko den kontzertua izan zen.
Enrique Sendagortaren omenetan
Amatiño
2018/01/16 09:00
Aurreko astean hil zen Enrique Sendagorta enpresari bizkaitarra; 93 zituen eta, hainbat girotan batere ezaguna ez izan arren, lantzean behin baino suertatzen ez diren gizon handi horietako bat genuen.
Artzeren sakontasuna eta grabitaterik eza
Amatiño
2018/01/13 11:25
Hogei urte besterik ez nituen nik Artza anaiak (Jesus Mari eta Joxeanton* Artze), estreinako, txalaparta jotzen ikusi nituenean. Hogei urte eta informazio askorik ez, 1960eko hamarkada ez baitzen garairik onena izan huntaz eta hartaz jakiteko. Bai, ordea, niretzat behintzat, ikasi beharraren beharrez, garairik magikoena eta, Joxan Artze, magorik adierazgarrienetakoa.
Zamartze: bi mila urte ez dira, gero, euli-kaka
Amatiño
2018/01/12 00:05
Done Mikel Aralarkoaren zaleentzat edo izan ezik, Zamartze ez da segurutik Erdi Aroko euskal monasteriorik ezagunena, are gutxiago Altsasutik Irurtzuna bitarteko autobiak Sakanako errepide arrunta bazterrarazi zuenetik, orain hogeita bost urte inguru. Hala ere, 2.000 urte bai, jatorrizko eraikin erromatarrak bertan dirauela, Arakil (Aracaeli) ibai-bazterrean.