Zamartze: bi mila urte ez dira, gero, euli-kaka
Egun tente dirauen eliza erromanikoa da Zamartze, XII. (1140-1150) mendekoa, baina lehen agiria 1031 urtekoa, Nafarroako Antso Nagusiaren garaietakoa. Bizpahiru mende aurretik ere bazen bertan kristau-elizatxoren bat, erromatarren garaietan eraikitako tenplu paganoan eta “masio”ren baten zutabeetan oinarritu eta beraien harri zaharrez osatua.
Mansioak, Erromak bere inperioan barrena zabaldutako galtzadetan zehar sakabanatutako geltoki ofizialak izan ziren, gero ostatu gisa erabili izan zirenak. Kasu honetan, Aracaeliko mansioa Astorgatik Bordelara (Asturica-Burdigala) bitarteko galtzada erromatarraren erdi bidean zegoen.
Museo txiki bat ere bada bertan, non 2010-2015 urteetan egindako indusketen lekukoak biltzen diren. Aurkitutako aztarnen arabera, kokalekuak II. mendean izan zuen garrantzirik gehien eta, gerora, Santiago Bidearen inguruan ere, susperraldia ezagutu zuen.
Zamartze (San Marce, Marcus, Marko), Aralarko San Migelerako aldatsa hasten den une berean dago kokatua, eta Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzaren ardurapeko Gogo-jardun Etxea da gaur egun.
Zamartze: egungo "mansioa" eta eliza, hurrenez hurren
Zamartzeko eliza erromanikoa (XII. mendekoa)