Ikuspegi historikoaz, ondo
Langabeziaren datu hutsei bagagozkie, lanpostuen kalitateari eta soldatei begiratu gabe, egoera nabarmen ona da, 1981etik honako kopuru historikoekin alderatuz gero, batez ere.
Hau da, laburbilduz, azken 37 urteotan, 10 alditan baino ez da langabezia oraingoa baino txikiagoa izan Euskal Autonomia Erkidegoan. Hau da, 27 urtean, langabezia egungoa baino handiagoa izan da. Ez gaude, beraz, ezta hurrik eman ere, ziklorik txarrenean.
Nafarroan, berriz, ia berdin edo antzerako. 26 urtean oraingoa baino handiago izan da langabezia eta, 11 urtean, murritzagoa.
2017ko abenduaren 31an.
Oro har, zenbat eta hegoalderako, hainbat eta langabezia handiago. Nafarroa (9,6), EAE (10,6), Aragoi (11,4) eta Errioxa (11,5) dira %12tik beherako langabezia duten autonomiak.