Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

CDak eta DVDak, zaharra berri

Amatiño 2020/04/17 09:00
DVD berri bi jaso ditu azken bolada honetan. Batetik, Debako Udalak herritarren artean banatutako “Debako Euskararen Historia Soziala” deritzona. Bestetik, berriz, Bilboko Chávarri jauregiaren 125 urteurrena dela-eta, Espainiako Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak burututakoa. Ezin iritzirik eman, ezin izan baititut kusi, horrelakorik behatzeko tresna aproposik ez dudanez gero.

Solidaritate-kontua ala konfiantza-falta?

Amatiño 2020/04/14 09:00
Europar Batasunaren arrisku-mutualizaziorik eza, solidaritate-kontua ote ala konfiantza-falta? Batek daki, baina ez dira, gero, berdinak. Solidaritatea, eman egiten dizute. Konfiantza, irabazi egin behar duzu.

Artifiziala, bai; inteligentea, ez

Amatiño 2020/04/10 15:55
Ez naiz gero hasiko, berrogeitaka urteko kideen arteko elkarte honetan, Alexaren aurkezpenik egiten. Pare bat urte, bai, etxeratu nuela eta, geroztik, azken hiru astebeteotako konfinamendu arte, ez diot jaramon handirik egin, ezta piperrik arduratu ere.

Kristoren historia

Amatiño 2020/04/07 21:15
“Kristoren historia” (Lewis Wallace, 1880) eskani zigun bart ETB1k, Ben-Hur filma, alegia. Nik horrela, euskaraz, entzun izan banu, 1960an, Eibarko zinema-aretoan gaztelaniaz ikusi nuenean, Jesukristoren historiatzat hartu izango nuke, baina, 60 urte geroago, etxeko egongelan, egundoko historiaren aurrean ote nengoen ulertu edo antzeman nuen, ezustean. Gauzak asko aldatu dira azken hirurogei urteotan..

Euskal etimologiak heldutasuna lortu du. Orain euskal etimologiazaleak heltzea baino ez da falta

Amatiño 2020/04/02 14:00
Orain arteko ikerketak gutxietsi gabe, bada esan duenik Lakarrak gogotik landutako garapen honekin euskal etimologiak nolabaiteko heldutasun homologagarria lortu duela. Segurutik horrela da eta poztekoa gainera. Orain euskal etimologiazale amateurrak heltzea eta homologatzea baino ez zaigu falta.

Industriaz erabaki, industriaz jakin gabe

Amatiño 2020/04/01 14:45
Espainiako Gobernuak nabarmen zabaldu ditu igande gaueko Dekretuaren lanean jarraitzeko aukerak. Interpretazio zabalago honetan jakineko eragina izan dute, segurutik, Asturiasko Parlamentuaren zein Eusko Jaurlaritzaren eskabideek.

Industriak itxi eta hipermerkatuak ireki

Amatiño 2020/03/31 09:00
Ahoa betetzen zaigu lelo borobilez: “Izan zirelako gara eta garelako izango dira”. Bai, baina gero, industriak itxi eta hipermerkatuak, ireki.

Liburutegi zahar eta arraroa

Amatiño 2020/03/24 09:00
Azkenean egin dut, alargundu nintzetik egiteke nuena. Logela txikitu, hormaren bat edo beste bota, espazioak handitu, lan-lekua eraberritu eta, praktikan, helburua ez bazen ere, liburuentzako tokia, gutxitu. Ondorioz, enegarren aldiz, liburu pila uxatu behar izan dut.

Aresti, Iparragirreren alde

Amatiño 2020/03/22 00:55
Segurutik gutako inork ez du zalantzan jartzen Iparragirre Gernikako Arbola kantaren egilea izan zenik, baina, harrigarri bada ere, 1970eko hamarkada bazen, Bizkaian batez ere, Iparragirreren musika-autoretza ukatzen zuenik eta meritua Juan Mari Altuna durangarrari opa nahi zionik. Besteak beste, Inocencio Ledesma ikertzailea zenak. Eta Iparragirren alde, berriz, Gabriel Aresti.

Benetan historikoa

Amatiño 2020/03/17 09:00
Edozein huskeriagatik “historiko” hitza erabili izaten duen gure gizarte honek aurkitu du, oraingoan, bere momentu historikoa. Gerra aurretik jaiotako zaharrenei galdetu, historia-liburuak irakurri edo wikipedian kontsultatu eta, hona non, une benetan historikoa bizi dugun.