Auto elektrikoaren patxada
Duela hamar urteko sasi-itxaropen baikorrak alde batera utzita, ordutik hona gertatutako datuek adierazten dute, 2010etik 2019ra bitartean 342.392 auto matrikulatu direla Euskal Autonomia Erkidegoan. Hamar urteko sekuentzia honetan, autorik gutxien 2012an matrikulatu ziren (25.632) eta gehien, berriz, 2018an (42.503), ia denak edo gehienak, erregaiez abiatzen direnak. Iazko urrian 2.151 auto elektriko omen zeuden matrikulatuak hiru lurraldeetan. Hau da, azken hamar uteotan saldu diren guztien %0,62.
Segurutik, 2009eko itxaropenak baikorregiak ziren, are gehiago kontuan izanik inork ez zuela uste 2008ko krisialdiak horrenbeste iraungo zuenik, baina, zer gerta ere, egoera ekonomikoari ezin zaio erru guztia leporatu. Gauza bat da 2020an ezin bete ahal izatea hamar urte lehenago uste izan zen ratioa (%10). Eta beste bat da erdira ere (%4) ez iristea.
Izan ere, Euskal Energiaren Erakundearen datuen aurreikuspenen arabera, 2020an Euskal Autonomia Erkidegoan matrikulatuko diren auto berrien %4 elektrikoak izango omen dira. Eta, gizarte berean, hurrengo Gabonak aurretik, han-hemenka arituko diren auto elektriko guztiak 4.800 inguru izango dira, alegia, iazko urrian baino 2.650 gehiago.
Bitartean, auto eletrikoen erosle potentzialak, merkatuan behar baino hornigailu gutxiago dagoelakoan. Eta hornitzaileak, berriz, haserre, hainbeste kostatutako hornigailuetatik inork kontsumitzen ez duelako, argazkiak ateratzeko baino erabiltzen ez direlako.