Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Michel Labèguerie, hain urrun eta hain hurbil

Amatiño 2021/03/04 20:35
Gaur, ehun urte, Michel Labèguerie (1921-1980) jaio zela Uztaritzen. Euskal “Kanta Berria”ren aitzindaria, 1960ko gazteriak ez ditu sekula ahaztuko Labèguerieren “Gu gara Euskadiko”, “Haurtxo haurtxoa”, “Primaderako liliak”, “Zer duk nigarrez” eta beste hainbat. Gizon jakitun, lasai, atsegin eta solaskide ona, Kanboko bere etxea ireki zigun sarri.

Endarlatsan, behintzat, ez

Amatiño 2021/03/01 00:05
Dokumentala ez zaio erabat lotzen kazetari-moldeari. Edozelan ere, gertaera (1985) berez bortitza eta larria izateaz gainera, amaren emaria, Jon Arretxeren lekukotasuna eta ETBren artxiboaren altxorra besterik gabe dira aski dokumentua baliosteko.

Salvat Monho, nafar ardotan bixkotxak sartzea gustuko zuen apaiza

Amatiño 2021/02/26 20:00
Orain hurrengo, Iñaki Segurolaren “belarriak” proposatu zigun*, beste zenbait klasikoren artean, Salvat Monhori entzutea, nolabaiteko euskara eredugarriaz-edo jabetzeko. Bapo. Baina, nor arraio da Salvat Monho?

Beste ataka bat

Amatiño 2021/02/23 12:00
Atzokoa izan zen atzera buelta ezinezko ataka berria, euskal energiaren sektorean hurrengo urteetan hidrogenoa eta erregai sintetikoak gero eta gehiago erabili ahal izateko.

"Inosen", donostiar herrena, arriskutsua eta gafaduna

Amatiño 2021/02/21 09:30
“EZ DAGO, ez, IDATZIA”, Felix Inocencio Bujandaren (1915-2014) memoria eta gogoeta sorta eman du argitara Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, EGAN literatura aldizkariaren gehigarri gisa. Ezusteko oinordetza literarioa, hainbat urtez ezkutuan idatzitako eskuizkribuak, egilea hil ostean seme-alabek kartoizko kaxa barruan aurkitu zituztenak.

Olentzeroren txapel urdina

Amatiño 2021/02/18 22:00
Banindoan, txapela buruan, Foru Diputazioara bidean, Gipuzkoa plazan zehar, eta, amaren eskutik zetorren lau-bost urte inguruko umeak orroan egin zuen, bere gisara zeraman eskua luzatuz: “Ama, mira, Olentzero!” Amak, berriz, lotsatuta-edo, nolabaiteko imintzioa egin zidan, barkamena eskatu nahi izango balu bezala.

Nola ote “una furtiva lagrima” txineraz?

Amatiño 2021/02/15 23:15
Aurreko ostiralean (otsailak 12), Txinako telebistak eman zuen, mundu guztirako, Urte Berri eguneko (4719 urtekoa) kontzertua. Beijing-go Eszena-Arteen Nazio-Zentruan (6.000 eserleku), bertako orkestrak eta abesbatzak (batez beste, 31 urteko 130 lagun inguru), Txinako musikaz gainera, Beethoven, Donizetti eta Verdiren konposizioak eman eta zabaldu zituzten, munduan barrena. Viena2.

Errespontsua

Amatiño 2021/02/12 18:55
Azken sei-zazpi hamarkadotako adiskidea zendu zaigu. Ez du Covid19ak eraman, baina bai, ordea, han-hemenka sakabanatutako lagunok pandemiak berak elkartarazi, non-eta, ohiko elizkizunik ezinean, errespontsu apalaren inguruan. Errespontsua… hauxe, gero, aspaldikoa.

Pilota, telebistaren menpe

Amatiño 2021/02/09 10:00
Pandemiak zenbait ohitura aldatuko du seguru asko. Baina, oraingoz, telebistari esker, pilotak ez du etsirik hartzeko arrazoirik. Nahiz, hori bai, telebistaren menpe geratu. Kirol profesional guztiak bezala.

Loreak dira landareak

Amatiño 2021/02/06 12:00
Liburu benetan txukuna, gero, Jakoba Errekondok etxeko landareez prestatu "diena". Emakumeek loratzeraino maite omen dituzte landareak eta “beraiek ere landareetan loratzen dira. Emakume horiek ez diete landare esaten, lore esaten diete. Loreak dira landareak”.