Garunak apurtzeko bi modu
Amatiño
2023/01/05 21:30
Urte berriarekin batera, Debako Udalak eta Cita-Alzheimer Fundazioak elkarrekin jarri dute indarrean, hirugarren urtez, osasun kognitiboa zaintzeko programa, 60 urtetik gorako herritar guztiei irekia.
Erantzunik ez
Xabier Lete, bete-betean
Amatiño
2023/01/02 12:30
Nekez aurkituko du irakurleak administrazio publikoaren, editore-elkartearen eta Euskal Herriko bost argitaletxeren zigiluak aldi berean atxikiak daramatzan libururik. Hona Xabier Letek --Alex Gurrutxagaren eta Lourdes Otaegiren eskutik-- lortu aitorpena: "Poema eta abesti guztiak", hiru liburukitan, ia mila orrialdetan.
Iñaki Beobide, euskal kultura-ekoizpenaren aitzindaria
Amatiño
2022/12/29 12:30
Iñaki Beobide (Zumaia, 1934) da, segurutik, gerra osteko euskal kulturgintzaren aurrenengo ekoizleetakoa. ETBren lehen emanaldiak 40 urte betetzen dituen honetan, azpimarratzekoa da bi urte lehenagotik aritua zela Iñaki, ETBko txantxangorriak hegan egin zezan, oinarrizko bitartekoak aurrez prestatzen.
ETB: “egin beharrekoa egin”
Amatiño
2022/12/25 11:55
Orain berrogei urte, 1982ko abenduaren lehen hamabostaldian, ez zegoen ETBren Iurretako lantegi berrian, ez kristalik, ez idazmakinarik, ez estudio-kamerarik, ez eta kontrol-gelarik ere. Astebete bi geroago, 1983ko urtarrilaren 1ean, ETBk estreinako lehen emanaldia igorri zuen lau haizetara.
Sáenz de Viteritarrak, Isaac, Javier eta Alberto: 100 urte medikuntzan
Amatiño
2022/12/21 13:50
Eibarren, Viteri abizena mediku adieraren sinonimo da. Nekez aurki daiteke 40 urtetik gorakorik, belaunaldiren batean edo bestean Viteri izeneko medikurik ezagutu ez duenik. Eta, 75 urtetik gorakoon artean, berriz, bat edo bi ez ezik, baita hiru ere: Isaak, Javier eta Alberto. Aitona, semea eta biloba. Hiru medikuon arteko ehun urteko historia.
Txomin Peillen, beti zabalean
Amatiño
2022/12/17 12:00
Usurbilen ezagutu nuen nik Txomin Peillen (Paris, 1932 – Kanbo, 2022), 1974eko abuztuan. Artean 41 urte zituen berak eta nik, berriz, 28 besterik ez. Udako oporretan etorria zen Euskal Herrira, San Esteban auzoko baserriren batera. 'Zeruko Argia' astekariarentzat elkarrizketa non egingo eta, herriko pilotalekuan biltzekotan geratuak ginen.
Behin batean Loiolan
Amatiño
2022/12/12 20:55
Hirurogei urte ez dira, gero, artaleak. Hirurogei urte, bai, Piarres Larzabalen antzerkiak irakurtzen genituela Auspoa Liburutegian: “Hiru ziren”, “Herriko bozak eta nor alkate”, “Senperen gertatua”… hura bai zela militantzia, alferkeriarik eza eta edozer ikasteko eta irakurtzeko gogoa…
Pio Barojaren Euskal Herria
Amatiño
2022/12/09 09:00
Inuzente Egunean beteko dira 150 urte Pio Baroja jaio zela Donostian, nahiz, gero, “donostiarregia” ez izan. Ez da kritika maltzurra, berak aitortua baizik: “soy guipuzcoano y donostiarra; lo primero me gusta, lo segundo menos”. Areago: “no siento gran entusiasmo por San Sebastián” (El País Vasco, 1953).
XXI. mendeko orkestra, XVI.eko monasterioan
Amatiño
2022/12/05 14:50
Bart izan da Oñatin "Aequus Ensemble" musika-taldearen inoizko lehen aurkezpena. Mozart, Mendelsshon, Sibelius, Barber, Britten, Jenkins… Aitor Biain Bidarte zuzendariaren batutapean. Sinfonika izatera heldu asmoz sortzen den hari-taldeak nekez aurki zezakeen, "aurre-bideari" ekiteko, Bidaurretako monasterioa baino abiapuntu aproposagorik.
Gotzainaren protokoloa bete
Amatiño
2022/12/01 09:00
Badut nik aspaldiko laguna, apaiza, ezohiko formazio handia duena eta sekulako umore finaren jabe dena. Honezkero laurogeitaka urte ditu, baina ez du ez bata eta ez bestea galdu. Buruargi jarraitzen du, eta eguneroko abadetza-eginkizunetatik jubilatu duten arren, lanean darrai, diskrezio handiz, ikastaro berezietan hitzaldiak ematen eta liburuak argitaratzen. Ez da edonor.
