Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Europaren ipurdian

Europaren ipurdian

Amatiño 2022/05/07 10:00
Ez da giro. Datuek ez dirudite, behar bada, txarrak, hegoaldera begira, baina nekez lasai dezakete inor, Bidasoaz iparrera begiratuz gero. Auskalo, munduko onenetakoak ote garen baina, aldi berean, baita Europaren ipurdia ere, langabeziaz behintzat.

Eurostat2022.1Espainiako  datuekin alderatuz gero, Euskadi da langabeziarik gutxien duen barrutia,  tartetxo adierazgarriaz, gainera. Euskal Autonomia Erkidegoaren langabezia %9ra  heltzen ez den artean, gainerako guztietan, ordea, Nafarroa barru, emaitza %10etik gorakoa da, eta zenbaitetan bikoitza, Extremadura (%18,98) eta Andaluzia (%19,43) kasu.  Baina, aldi berean, Europako Estatuen datuekin erkatuz gero, ostera, Espainia eta Grezia besterik ez dira Euskadik baino langabezia handiagoa dutenak.

Eskuineko irudiak azaltzen duenez, Europar Batasunaren batez besteko langabezia %6,2 izan zen apirilaren 30ean, eta zifra horren gainetik hamar Estatu daude, Espainia eta Grezia zerrendaburu direlarik. Euskadiren datu “ona” (%8,69) zerrenda horretan sartuko bagenu, hirugarren txarrena izango litzateke, Grezia eta Italiaren artean. Alegia, Europar Batasunaren batekoz bestera iristen ez diren Estatu guztiek, bi izan ezik, Euskadik baino datu hobea dute.

Europaren batez bestekoaren azpitik dauden Estatuak, berriz, honakoak dira, langabeziarik handienetik handienera: Txipre, Errumania, Portugal, Belgika, Irlanda, Estonia, Danimarka, Luxenburgo, Bulgaria, Austria, Eslovenia, Herbehereak, Hungaria, Malta, Polonia, Alemania eta Txekia.

Sarri, sarriegi, errazegi hitz egin ohi dugu Txina erensugearen konpetentziaz, beste galaxiaren bateko zomorro arraro eta gainditezina balitz bezala. Ez dugu jakin nahi izaten, ordea, gure benetako lehiakideak Eslovenia, Polonia, Txekia eta parekoak direna, Europa Alemania baino zerbait gehiago baita. Eta ez ikusi egiten diegu ez direlako horren arraroak, zeharo konparagarriak direlako, erabat gu bezain europarrak (edo gehiago) direlako; gu bezain prestatuak (edo gehiago) direlako; gu bezain kultoak (edo gehiago) direlako, eta gainera, antza, gu baino lehiakorragoak direlako.

Guk esan eta guk sinetsi. Alderatu ezinezkoekin alderatu eta alderagarriak izan zitezkeenak, badaezpada ere, ahaztu. Gezurretako Euskadiren bat amets izango bagenu bezala.

.

2022ko lehena

* Daitekeena da goiko zerrendako eta beheko laukiko datuen artean aldetxoren bat edo beste sumatzea. Kontu izan, goikoa apirilekoa dela eta behekoa, ostera, martxokoa, aurtengo lehen hiru hilabetekoa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: