Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Geopolitika

Geopolitika

Amatiño 2022/04/30 10:00
Antonio Brufau, Repsolen presidentea, Ekonomia Zirkularra eta Trantsizio Energetikoaren gaineko jardunaldian egon da Bilbon, non adierazi duen Europak egun bizi duen krisiaren arrazoietakoak zerak direla: “gauzak azkarregi egin nahi izana, ondorioez pentsatu gabe eta edozein trantsiziok dakartzan kostuak jendaurrean azaltzeke”.

Repsol da, mundu osoan, 2050 urterako isuri netoak zero izan daitezen konpromisoa hartu zuen (2019) lehen energia-enpresa. Baina, aldi berean, Repsol bera da konplexurik gabe lehena gogorarazten “trantsizioa –izenak berak dioenez—ez dela berehalakoa, bi urtemugen (2020-2050) arteko etenik gabeko jardunbidea baino”. Eta mesedegarri ez ezik, kalterako ere izan daitekeela lasterregi aritzea, eutsi ezinezko erritmo-garapena aukeratzea.

Brufauren ustez, Europar Batasunak, nahi izan arren trantsizio energetikoaren buruzagia izan, ez du nonbait geopolitika kontuan hartu, ez du inoren energiaz duen menpekotasunaz denboraz pentsatu, ez da lehiakortasunik* ezaren ajeaz jabetu eta ez zaio hiritarrari behar bezain argi azaldu edozein trantsiziok darakartzan kostuak eta tentsioak.

*Europako industriari bizkarreratzen zaion C02 kostua munduko garestiena da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: