'Erresuma/Kingdom/Reino', euskal antzerkiaren mugarri berria
Amatiño
2022/02/16 00:50
XV. mendean (1455-1487), Ingalaterran jokatu zen “Bi Larrosen gerra”, zeinean Rikardo II.aren eta Rikardo III.aren erregealdien artean –Henrike IV.a, Henrike V.a eta Henrike VI.a tarteko-- sekulako guduak gauzatu ziren, Lancaster (larrosa gorria) eta York (larrosa zuria) etxeen artean, erregetzaren koroa nork bere buruan jarriko.
Erantzunik ez
Maskulinitate toxikoa, baita LGTB barruan ere
Amatiño
2022/02/13 23:55
Orain hurrengo Zinemaldian, Gehitu elkarteak 'Sebastiene' saria eman zion 'El poder del perro' filmari, “ezin hobea delako maskulinitate toxikoa disekzionatzean, baita LGTB kolektiboaren barruan ere”*. Horra hor, esaldi bitan argi asko laburbildua, hamaika zinema-kritikari adituk edozenbat orrialdetan azaltzerik lortu ez duten muina, Jane Campionen filmaren nondik norakoa.
Hidrogenoa: energia, industria eta teknologia
Amatiño
2022/02/10 17:30
Hidrogenoa dabil azken bolada honetan hitzetik hortzera. Zergatik orain? Zer dela-eta joera hau? Zer aldatu da? Eta, etorri baldin badator, zergatik, antza, Euskal Herrian beste inon baino indartsuago?
Katea, eteteko zorian
Amatiño
2022/02/07 13:20
“Musika klasikoaz ezer ez dakien publikoa erakartzen dugu, ala mundu hau hil egingo da”, adierazi berri du Patrick Alfayak, Donostiako Hamabostaldiaren zuzendariak, 83. ekitaldiaren atarian.
Juanjo Pujana, helenista porrokatua
Amatiño
2022/02/04 23:55
Herrialde normalduan edo gizarte egonkortuan hazi eta hezi izan balitz, Juan Jose Pujana (1943-2022) legelari aditua baino ez zitekeen izango. Baina, Franco hil osteko Euskal Herrian, hainbat ezkutuko batzar Pujana legegizon gaztearen bulegoan egiten ziren, eta geroztik egokitu zitzaion EAJren izenean ETArekin haustea, Eusko Legebiltzarreko lehen presidente izatea, EAren sorreran parte hartzea eta, besteak beste, Platonen “Errepublika” euskaratzea.
Lehendakari gaia (?)
Amatiño
2022/02/01 16:50
Aitortu behar dut “Lehendakari gaia” antzerkia ikustera joateko gogoa erabat moteldu zitzaidala jakin nuenean, katalanezko “L´electe” eta gaztelaniazko “El candidato” antzezlanen euskal bertsioa zena. Titulua ganoraz itzultzeko gauza ere ez den ekoizpenak merezi al du konfiantzarik? Baina, tira, zer gerta ere, Iker Galartza beti izan ohi da nolabaiteko bermea, baita oraingoan ere.
Azken berrogei urteotako daturik onenetakoa
Amatiño
2022/01/29 23:00
Langabeziaren datua benetan gutxitan izan da gero, Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko Gabon Zaharretan bezain urria: %8,43. Hau da, 2005etik 2008ra bitarteko lau urteetan izan ezik, inoiz ere ez azken lau hamarkadotan.
Iparragirreren alabaren argazki galdua
Amatiño
2022/01/26 22:00
Hogeitaka urte neramatzan “IPARRAGUIRRE. El último bardo” (José Mª Salaverria. Espasa-Calpe, 1932) liburua irekitzeke eta horra non, ustekabean, konturatu naizen erdiko orrialdeetan dakartzan lau argazkiez, zeinetan lauetako baten oinak dioen: “Casa nativa de Iparraguirre. Su hija en la puerta de entrada. (Villarreal de Urrechua)”.
Prezio-kontua ala ardurarik eza ote?
Amatiño
2022/01/23 23:45
Sagarrak erostera joan eta… hamazazpi mota ezberdin begi bistan. Denetarik. Garestiena, berriz, bertakoetako bat. Km0 delako kontzeptua ondo dago aldarrikapen gisa. Baina nola, ordea, ganoraz erantzun kontzeptuari darizkion ondorioei? Zelan pasatu teoriatik praktikara?
Mugakidetasuna, kutsatze-faktore gisa
Amatiño
2022/01/20 08:00
Covid pandemia dela-eta, Europako kutsatuen kopururik gorenak Andorran jo zuen goia aurreko astelehenean: 7.802, ehun mila biztanleko. Egun berberean, Errumanian izan zen kutsaturik gutxien: 480. Demaseko aldea gero; batek daki zergatik.