Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

XIX. mendeko erromantizismoaren marketina

Amatiño 2022/04/16 11:15
Antonín Dvorák (1841-1904) musikagilearen 9. Sinfonia “Mundu Berrikoa” eskaini du Euskadiko Orkestrak, Aste Santuko kontzertuaren baitan. Bohemiarraren konposizioa da, segurutik, musika klasikoaren historian, sinfoniarik ezagunenetakoa, eta XIX. mendeko nazionalismo musikalaren erreferentzia nagusia, Bedrich Smetana txekiar aberkidearen “Má vlast” (Nire aberria) poema sinfonikoarekin batera.

KGBa nagusi, errusiar polizia-estatuan

Amatiño 2022/04/12 12:55
Catherine Belton kazetariaren kontakizun jariotsuak ez du ajerik, xehetasunetan lar lorrintzea baino; baina, edozein modutan, bilduma oparoa, oparoegia. Putinen jokamoldeak ez ezik, liburuak bilbatzen du errusiar belaunaldi oso baten nondik norakoa ulertzeko informazio-kutxa apartekoa. Fikzio sinesgaitza. Thriller peto-petoa. Baina, orobat, bertatik bertara dagoen errealitatea. Oilo-ipurdia jartzeko bestekoa.

Hogeita bost urte barruko energia-orekaren bila

Amatiño 2022/04/08 11:00
Edozein energia-motak, aurrera egingo badu, segurua, lehiakorra eta iraunkorra behar du izan. Segurua, etenik eta arriskurik eza bermatzeko. Lehiakorra, merkatuaren onespena erakartzeko, eta iraunkorra, ingurumena gogoan izateko.

Sinatua, Zaragozan, Hidrogenoaren Ebroko Korridorea

Amatiño 2022/04/04 22:40
Hidrogenoa energiatzat erabiltzeko teknologia ez da berria. Aragoiko Hidrogeno Fundazioa 2003 urtean sortu zen eta gure inguru-minguru honetako 500 kilometrotan hidrogeno ekoizlerik handiena (barne kontsumorako bada ere) Petronor findegia da. Berria dena zera da, hidrogeno berriztagarria lortzeko aukera eta azken urteotako krisialdiek erakarri duten energia-eskabidearen hazkundea.

Escudero maisuaren gutiziatxoa, San Telmoren ilunabarrean

Amatiño 2022/04/04 09:00
Francisco Escuderoren “Mitoen Sinfonia”z, Ensemble Kuraia taldeak eta Bilboko Koral Elkartearen haurren koruak elkarrekin itxi dute, Donostiako San Telmon, aurtengo “Musikagileak” programa, musika garaikidearekiko zirkuitoan barrena.

Giza-memoria genetikoak ez du klima-aldaketarik ezagutu

Amatiño 2022/04/01 11:00
Giza-espezieak “betidanik” ezagutu izan omen ditu uholdeak, suteak, goseteak, izurriteak, erasoak eta gaixotasunak. Sekula ez, ordea, klima-aldaketarik. Ez behintzat konturatzeko besteko aldaketa lasterrik. Eta, memoriak, bizi izandakoa baino ez du gogoan.

Epika urri eta melodrama ugari

Amatiño 2022/03/28 14:00
Zinemazaleentzat ala mendizaleentzat, aukeran, norentzat aproposagoa ote? “La cima” filma, inorentzat izatekotan, gehiago da bigarrenentzat, aurrenekoentzat baino.

Euskal mendigoizaletasun modernoaren aita

Amatiño 2022/03/24 23:35
Juan Ignacio Lorente Zugaza (Gasteiz, 1939-2022) zendu da, hamar urte inguru Alzheimerrak jota, nora ezean erabat ilundu ostean. Lorente izan zen 1974 zein 1980 urteetan Everestera abiatu ziren lehen euskal espedizio bien taldeburua. Mendigoizale-belaunaldi harekin batera hasi zen euskal alpinismo modernoaren andana, eta Juan Ignacio, berriz, buruzagirik nabarmenena.

Mogel eta burdingintza

Amatiño 2022/03/21 10:30
“Mogel eta burdingintza” izenburupeko txostena aurkeztu zuen Jabier Zubiaurre* enpresari eibartarrak 1959an, Juan Antonio Mogelen gorazarrez Euskaltzaindiak Eibarren antolatu zuen Euskalzaleen Biltzarrean.

Galdera aproposak egiten saiatu ala inoren erantzunak txalotu

Amatiño 2022/03/18 11:30
DFeria delako programazio joriaren barruan, antzerki-saio bi elkarren ondotik: “El rey tuerto” eta “Altsasu”. Biek merezi dute ikusi eta, ona, bietako antzezlarien lana, nahiz xede desberdinez planteatuak izan. Zilegiak, bata zein bestea, baina erabat berdinezak. Ikusentzuleen amaierako jarrera lekuko.