Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ziurgabetasunak ez dio, oraindik, lan-arloari nabarmenegi erasan

Ziurgabetasunak ez dio, oraindik, lan-arloari nabarmenegi erasan

Amatiño 2022/11/11 09:50
Ekonomiak bizi duen ziurgabetasunak zalantzak eta noraezak areagotu arren, ezin esan, ordea, orain arte langabezian eragin nabarmenik izan duenik, aurtengo hirugarren hiruhilekoko datuei bagagozkie behintzat.

Areago, Nafarroan eta Espainian langabeziaren datuak pittinen bat gehitu badira ere, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Europa Batasunean aldaketarik izan baldin bada, onerako baino ez da izan.

Aipagarri, hala ere, espainiar Estatu barruan EAEk eta Nafarroak utzi diotela langabeziarik gutxien duten autonomien zerrendaburu izateari, Balear Irlen (5,79) eta Errioxaren (8,03) mesedetan. Eta Europar Batasuneko Estatuen emaitzekin alderatuz gero, berriz, Hego Euskal Herria, %8ko langabeziaz oro har, laugarrena litzateke langabeziarik gehien duten barrutien zerrendan, Espainia (12,67), Grezia (11,4) eta Txipreren (11,3) ondotik eta Italiaren (7,9) aurretik.

Bestalde, Espania, Nafarroa eta EAEren langabezia-datu orokorrak sexuaren arabera banatuko bagenitu, Estatu osoan emakumeen (14,84) langabezia gizonezkoena (10,74) baino %30 handiago litzateke. Nafarroan, emakumeena (10,67) gizonezkoena (7,51) baino %40 handiagoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, parekoago, emakumeena (8,43) gizonezkoena (8,16) baino %3,3 handiagoa.

 

Langabezia 1981-2022/3

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: