Liburuak merketu egin dira azken berrogei urteotan
Amatiño
2009/12/08 16:33
Euskararen Eguna ospatzeko, Loiolan irakurri zuen Lopez lehendakariak “El impossible vencido” (Larramendi, 1729) gramatikaren hainbat lerro. Honelako liburuak erakundeen museo eta biblioteketan baino ez dira gaur egun aurkitzen baina, orain berrogei bat urte, hainbat liburudendatan egon ohi ziren salgai. Neuk erosi nuen 1969an Larramendiren gramatika Donostiako Manterolanean. 5.500,- pta. (33 €) ordaindu nuen.
Erantzunik ez
Errenazentista bat gutxiago
Amatiño
2009/12/07 15:38
Luis Mari Bandresek ez zituen inondik ere Gipuzkoako euskal intelektual peto-petoak erakutsi ohi dituen baldintzak betetzen. Txistua jotzetik heldu zen euskara ikastera, zientziatik euskal letretara, ironiatik konpromisora eta alderdi-jardueratik politikagintzara.
Medikuntza, gaixo kronikoak gehitzeko makina
Amatiño
2009/12/05 12:21
Medikuntzak sekula aurrerapena egin omen du heriotza saihesteko orduan, baina ez horrenbeste erabat osatzerakoan. Hau da, medikuntzak heriotza ekidin arren, eritasuna guztiz sendatzerik lortzen ez duenez gero, gaixo kronikoak eragiteko makina da. Makina ona, segurutik, bizitza luzatzen digun aldetik, baina garestia garestirik bada.
Ekonomia iraunkorrak 8.000 urte
Amatiño
2009/12/03 11:03
Gobernu espainiarrak onartu berri duen egitasmo-legea tarteko, horra non hitzetik hortzera aipagarri dugun zorioneko “ekonomia iraunkorra”. Ohiko ekonomia zaharkituari muzin egin eta teknologia, berrikuntza, hezkuntza, trebakuntza, energia eta ingurumen-ekonomia suspertu nahi dituen legea omen da. Lege berria dela seguru eta iraunkorra izango ote den geroak esango du. Baina, zenbaitek besterik uste arren, kontzeptua ez da batere berria. Zortzi mila urte inguru ditu.
Inoiz baino aberatsago
Amatiño
2009/12/01 23:33
Badut laguna, ni baino zaharragoa, laupabost neska-mutikoren amama, bizi guztian etxekoandrearenak egin eta makroekonomiaz askorik ez jakin arren bere teoria umoretsua duena: “El dinero es como la energía, ni se crea ni se destruye, sólo se transforma… y de paso cambia de manos”. Nere laguna izugarri aberatsa izan zen 60ko hamarkadan. Gero, senarrak enpresa itxi behar izan zuen eta, orduandik, maldan behera.
Ideologia norberaren kontu, ez inoren bizkar
Amatiño
2009/11/30 23:45
Gaur komunista batekin bazkaldu dut. Bai, benetako komunista batekin. Geratzen diren bakarrenetako batekin. Bospasei lankideren artean komunikazio-enpresa dute eta merkatu-plazan ari dira itxurazko arrakastaz. Enpresa kudeatu beharra omen da norberaren ideologiaren egiazko galbahea. Beste guztiak ipuinak omen. Teoria hutsa. Ideologia norberaren kontu frogatu behar omen da, ez inoren bizkar.
Ez gara adimena zer den jakiteko bezain adimentsuak
Amatiño
2009/11/29 23:46
Hans Magnus Enzensberger erudito babariarrak esan bezala: “Ez gara adimena zer den jakiteko bezain adimentsuak”. Eta, beraz, adimena zer den ikasten ez dugun artean, ez gara gero zer arraio den ere ez dakiguna neurtzen hasiko!
Ez da desagertuko nere irudimenetik
Amatiño
2009/11/28 23:54
Egunotan gain behera botatzen ari dira orain 120 urte inguru kaputxinoek Lekarotzen eraikitako ikastetxea. Guztira 10.000 ikasletik gora pasatu omen dira handik eta, besteak beste, Jesus María Leizaola -lehendakari zaharra-, Aita Donosti, Nicanor Zabaleta, Jorge Oteiza, Pedro Migel Etxenike eta Jesus Aizpun, UPNren sortzaile eta lehendakaria. Baita aipatuko ez ditudan nere sasoiko hainbat lagun ere. Hain zuzen, nik eskubaloian sekula jokatu dudan partidarik onena Lekarotzen izan zen. Garaipenik bakarrenetakoa gero Oronotzeko ikastetxearen historian. Bai, Oronotze esan dut, ez Lekarotze.
Zientzia-hezkuntza maldan behera
Amatiño
2009/11/27 23:23
Zientziaz eta teknologiaz baldintzatutako gizartea omen da gurea. Hau da zenbait pentsalariri eta idazleri sarri entzun eta irakurri ohi zaien kexua. Zientzilariak eta teknologoak kezka dira, ordea, esparru honetako gero eta bokazio gutxiago delako eta zientziaren kontrako jarrerak nagusitzeaz gainera bidezidorrik errazenen aukera ugaltzen ari delako.
Aldaketei aurre egiteko aldatzeko gertu behar
Amatiño
2009/11/26 22:18
Dena aldakor, aldagai eta aldagarri den honetan ez da gero batere harrigarria soziologoak aldaketa soziologikoen berri ematea. Ez ohikoa, ordea, soziologoak soziologia bera eztabaidatzea, gizartea gainditu eta gizabanakoaren lehentasuna aldarrikatzea. Hauxe da, lerro bitan, Alain Touraine soziologo ospetsuak egiten duena “La mirada social” deitu azken saiakeran. Aro sozialetik aro moralerako pasabidea. Politika historiaurrea omen; ekonomia, iragana; betor kultura.