Geografia, ekonomia eta ideologia
Amatiño
2010/04/28 17:17
Ostikoak, matrailekoak eta ukalbilkadak lekuko, Ukrainako legebiltzarkideek mutur-joka amaitu zuten atzo, Errusia dela eta ez dela. Zenbaitek esango du jende beroa dela ukrainarra. Beste hainbatek esan lezake, ordea, ez dela bero-kontua, hotz-kontua baino. Negualdean gasik gabe geratzearen beldurra, alegia.
Erantzunik ez
Etxebarria eta Churchill, lehen petrolio-mutilak
Amatiño
2010/04/26 23:29
Toribio Etxebarriak eta Winston Churchillek ez zuten, behar bada, elkarrekin zer ikusi handirik izan, baina XIX. gizaldiaren azken mende-laurdenean jaio ziren biak eta 1960ko hamarkadan hil. Horrez gainera, inoiz historian izan den energia-iturri aldaketarik handienetakoa bertatik bertara ezagutu zuten biek, baita aldaketarik segurtatu zedin ahalegindu ere.
Klima-aldaketa: jardun asko, esne-berba ugari eta ekintza urri
Amatiño
2010/04/25 23:49
Ez dut gero nik esango klima-aldaketaz hitzegin behar ez denik. Hitzegitea beti ere ondo dago gaiari indarrean eusteko. Baina belduz naiz ez ote dugun atzenean sekulako "amama" aurkitu, kristoren oreka alegia. Denok aho batez onartzen dugu klima-aldaketa, guztiok bat gatoz zerbait egin nahiaz eta gehienok ados gaude inori leporatu beharraz. Beraz, non dago arazoa?
Nekeak lausotutako begien itsutasuna
Amatiño
2010/04/24 00:18
“Nekearen nekez, begiak ixten dituzunean, ikusezin bilakatzen bainauzu…” Zenbat gaizki-ulertze, zenbat maitasun-galera eta zor, zenbat eskasia eta zabarkeria, zenbat gatazka, birrinketa eta hondamendi gero… nekeak lausotutako begien itsutasunez!
Demokraziaren eskuzabaltasuna goresteko
Amatiño
2010/04/22 22:36
Juan Antonio Samaranch hil da, bai, eta komunikabideei jaramonik eginez gero badirudi orain dela 30 urte jaio zela mundura, Nazioarteko Olimpiar Batzordearen lehendakari izendatu zutenean edo. Baina ordurako, Samaranch jaunak 60 urte zituen eta frankismoaren baitango ibilbide luze bezain nabarmenetik zetorren.
Les affaires sont les affaires.
Amatiño
2010/04/20 14:46
Garai batean okindegiak okindegi ziren, prentsa-kioskoak prentsa-kiosko, merkatuak merkatu, zineak zine eta gasolindegiak gasolindegi. Orain, berriz, okindegietan egunkariak saltzen dituzte, kioskoetan ogia, merkatuetan zinea, zine-aretoen inguruan denetarik eta gasolindegietan… ahal duten guztia. Bazar txinatarrak edo zoko arabiarrak ematen dituzte. Gasolina hartu eta, ordaintzerakoan, laranjak nahi ote dituzun galdetzen dizute. Eta, harrigarri bada ere, ikaragarri saltzen dira.
Arima eslaviarra eta Txaikovski
Amatiño
2010/04/18 10:35
“El concierto” filma berriketabako ordu bi arrapaladan pasatzeko abagune mortala da. Zine-mota guztien gainetik eta artegintza guztien azpitik, ez dut inondik ere uste gure ingurune honetako kultura-eskaintza aukera hau baztertzeko bezain oparoa denik. Ez du sexurik, ez indarkeriarik, ez gudarik, ez gatazka latzik… arima eslaviarraren jokamolde tragikomikoa besterik ez. Eta Txaikovskiren biolin kontzertua, jakina.
Seme-alaben etxea defendituko dut
Amatiño
2010/04/16 20:36
Zalantzarik ez gero mundua aldatzen ari dena, gurekin nahiz gu gabe. Seguru gero mundua krisialditik aterako dena, gurekin nahiz gu gabe. Kontua da, ordea, zer egingo ote dugun datozkigun erronkei erantzuteko eta gure seme-alabei guk gaur egun dugun bezainbateko ongizate-maila uzteko. Horretarako hiru arlotan inbertitu beharko omen genuke Josu Jon Imazen ustez: hezkuntzan, berrikuntzan zein ikerkuntzan eta gure gurasoen baloreen berreskurapenean.
Gehiegi beti da lar
Amatiño
2010/04/11 22:00
Ez dakit irakurleak bart ikusi ote duen Barça eta Madriden arteko futbol-partida. Eta, ikusiez gero, ezer berezirik edo aldaketa nabaririk sumatu ote duen. Nik, egia esan, plano zenitala edo izan ezik, ezer gutxi nabarmen-nabarmenik, nahiz eta aldez aurretik horretarako propio jarri eta sekulako ikuskizuna begiztatzeko itxaropenetan telebista aurrean ernai asko eseri.
Zaharrak eta gazteak, elkarren errezetak trukatu beharrean
Amatiño
2010/04/10 22:52
Lagunaren semerik gazteenaren ezkontzan egon naiz gaur Aiarako Kexaan. Abadearen txanda aurretik semerik zaharrenak Khalil Gibran poetaren “Del matrimonio” izenburupeko hausnarketa irakurri du eta, ondoren, apaizak bere ohiko hitzalditxoa eskaini. Nor bere estiloan, biak ondo, baina biak elkarren kontrajarri edo. Poetaren mezuak ezkontideen banokatasuna aldarrikatu du. Elizak, berriz, elkarren maitasunaren bateratasuna azpimarratu.