Zaharrenetik zaharrenera
Amatiño
2011/01/25 20:00
Azken bolada honetan hileta gehiegitan ikusten dihardut neure burua. Sasoiko lorea omen. Bitariko sasoia, jakina. Batetik neguaren hotza, bai; baina, bestetik, baita adinaren ajea ere, behar bada. Izan ere, goitik beherako joerak noizbait hasi behar du nabaritzen. Eta hasia da maldan barrena. Hiletaz hileta ibili besterik ez dago.
3 erantzun
Berdintasuna
Amatiño
2011/01/23 22:00
Hogeita hamaika egun gose-greban aritu ostean Jose Luis Lago Basurtoko eritegian ospitaleratu zuten atzo, bronkitisak jota eta egoera larri samarrean. Gizonezko honek Gabonak aurretik ekin zion ageriko protestari, epaiketak besterik erabaki arren emazte-ohiak semearekin biltzea ukatu dio-eta. Aitortu behar dut ni ez nintzatekeela sekula albiste honen aurrean segundo erdi ere geratuko bezperan aspaldidanik ezagutzen dudan lagunarekin topo egin izan ez banu.
Bizitzaz haraindi
Amatiño
2011/01/21 23:44
Bihotzekoak jota, aspaldiko laguna berpiztu zait bizitzaz haraindian ehun segundo inguru iraun ostean, inondik ere etsi nahi izan ez duen osagileari esker. Egia ote joan-etorri horretan jardundakoek kontatu ohi dituztenak? Gezurra dirudien arren baietz dio lagunak eta, laguna denez gero, sinetsiarenak egin behar.
Nazioarteko Kimika Urtea 2011
Amatiño
2011/01/19 00:05
Aurten ospatuko da Nazioarteko Kimika Urtea. Kimikak ez du itzal lar onik, zikin-zentzua egotzi ohi zaio sarri, baina kimikari esker ez balitz nekez lirateke egungo astronomia, biologia, botika, geologia, ingeniaritza, irarkola, medikuntza eta etenbako zerrenda. Inguruan kimikarik nahi ez duenak hobe du zeharo biluzi eta bertan behera geratu. Hori bai, betaurreko, hortzorde eta Arrateko Ama Birjinaren dominarik gabe. Gero bere buruaz zer egin erabaki beharko du, jakina, baina alderdi hau ez da aurten eratuko, are gutxiago "ospatuko".
Azken afaria
Amatiño
2011/01/17 12:00
Zoriontasuna eta barne-bakea irudikatzeko modu aproposik ez da gero zinemaren historian falta izan baina, ziurrenik, bederatzi fraide, bi botila borgoina eta Txaikovskiren 'Zisneen aintzira' sekuentzia berean biltzea ez da inondik ere erarik ohikoena. Baina funtzionatu egiten du, “Des hommes et des dieux" ikusi besterik ez dago.
Jabi Martinezek buruaz eta Aranburuk hankarekin
Amatiño
2011/01/16 13:42
Ez zen atzokoa Jabi Martinezek buruz sartutako lehen gola izan, ezta “buruarekin” jotako lehena ere, baina bai, behar bada, buruaz egindako aurrena. Zorionak. Mikel Aranburuk, ordea, oraindik ere “hankarekin” sartzen jarraitzen du.
Poca necesidad de emigrar
Amatiño
2011/01/15 00:05
Los datos relativos al paro juvenil son preocupantes. A decir de algunos analistas económicos, son los peores datos que nunca se han dado. No hay duda de que los datos son malos, pero no tanto como jamás se hayan dado. “Nunca” y “jamás” es mucho decir*, no en vano, aunque se nos haya olvidado, el País Vasco siempre ha sido tierra de emigrantes. Basta ver el magnífico documental "Amerikanoak" que a partir de mediados de noviembre se presentó en la cartelera vasca.
Darwin Altonagarenean
Amatiño
2011/01/13 22:00
Felix Linaresek hamasei urtez (1995) aurkeztutako “La noche de…” programaren sailetako bat, elkarrekin zer ikusirik ez bide duten pertsonak hiruzpalau urratsez kateatzea da. Honelako zerbait egin du Kepa Altonaga biologoak ere “Darwin geurean” delako saiakeran.
Leizarragaren Testamentu Berria, bitte!
Amatiño
2011/01/12 00:05
Aingeru Irigarai mediku baztandarrak, Berthol-strasseko liburudenda txikerrean sartu eta hurbildu zitzaion zerbitzariari eskatu zion: “Testamentu Berria, bitte”. Dendariak apal-apal erantzun zion artean ez zuela batere alerik baina ahaleginduko zela aurkitzen. Zenbait egun geroago hots egin omen zion bila joan zedin. Friburgon gertatua, 1925 inguruan.
Denok arrazoi
Amatiño
2011/01/10 22:05
Oro har, ETAren agiriak bi eratako iritzi kontrajarriak jaso ditu: historikotzat jo dute batzuek, urritzat aldiz beste batzuek. Nork ote arrazoia? Erantzuna oso erraza da: denek. Nolatan denek? Ba bai, batzuok eta besteok abiapuntu ezberdinez dihardute eta, ondorioz, balorazioa ere nahitaez ezberdina izan behar. Horretara, denok arrazoi, baina hori bai, nork bere arrazoia.