Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian
Ekitaldian bildu ziren Orbaiz, López, Llorente, Iraola, Iraizoz, Martínez eta Muniain ‘lehoiak’, eta baita emakume taldearen ordezkari gisa Irai, Tzibi, Paula eta beste hainbat jokalari ere.
Honako kamiseta hau, izatez, hurrengo denboraldirako burutu den arren, Athletic-ek hilabete barru jantziko du estreinako, Espanyol taldearen aurka maiatzaren lehen asteburuan jokatu beharko duen liga-partidan, hain zuzen ere.
Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian,
Euskalerriaren erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok irrintzi alaia:
Athletic, Athletic, zu zara nagusia!