Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Xabier Gereño eta Lino Akesolo

Xabier Gereño eta Lino Akesolo

Amatiño 2011/04/08 23:55
Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da gaur, 86 urte zituela. Hiletak astelehenean izango dira, 19.00etan, Deustuko San Pedro elizan. Gaur zortzi, berriz, Euskaltzaindiak Lino Akesolo jaio zeneko ehun urtebetetzea ospatuko du Diman. Biak izan ziren --nor bere arloan-- sekula itzuliko ez den garaiaren adierazgarri.

 

Gereño Akesolo

Juan Garmendia "Zeleta", Xabier Gereño, Nikolas Alzola Gerediaga "Bitaño" eta Lino Akesolo, Lemoan (1975.11.30), Juan Bautista Meabe Eguskitzaren (1875-1939) omenetan Euskaltzaindiak egindako bileran

Xabier Gereño (Bilbo, 1924 - 2011), euskal militante, euskaltzale, abertzale, eragile, suspertzaile, sustatzaile, antolatzaile, argitaratzaile eta, segurutik, ondorioz,  idazle, kazetari, euskaltzain eta beste hainbat gauza gehiago, 1936-1939 gerra osteak erakarri zuen egoeraren fruiturik adierazgarrienetakoa genuen.

Lino Akesolo ((Dima, 1911 - Bilbo, 1991), berriz, gudari, abade, eleaniztun, jakintsu eta erudito, baina ez horregatik gero --edo ez horregatik soilik behintzat-- ikerle, azterlari, itzultzaile, euskaralari, dialektologo eta hiztegile, segurutik bigarren parte honetako ezer gutxi egin ahal izango zukeen ehun urte beranduago jaio izan balitz.

Nere eta nere aurreko belaunaldiko gehientsuenok bezalaxe, jakina. Hau guztia ona ala txarra izan ote den... auskalo, baina honezkero ez du batere erremediorik. Jainkoari eskerrak.

  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: