Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Bertan Bilbo!

Amatiño 2012/03/29 23:00
Batere erregairik gabe ibiliko omen den beribila datorren udan aurkeztuko da. Aire konprimituz abiatuko da eta ezein ibilgailu elektriko baino garbiagoa eta merkeagoa izango omen da. Ezelango isuririk gabe, gainera. Bertan Bilbo!

Jubilatu arte ez zazpi milatik jaitsi

Amatiño 2012/03/27 23:00
Udaberriarekin batera 68 urte bete dituen arren, ez omen du oraingoz jubilatzeko asmorik. Are gehiago, plana egina du, 68tik 78ra bitartean mendian jarraitzeko eta, 78tik aurrera, berriz, bizi; bestelakorik gabe, bizi. Eta “mendian jarraitzeaz” zer esangura ote duen galdetu diodanean, berak erantzun: “7.000 metroren bueltan”.

Lerroburuak ala burulerroak?

Amatiño 2012/03/25 23:00
Jose Migel Barandiaran aitajaunak esan ohi zuen izenik duen oro izan badela nonbait. Eta, seguraski, Euskadi Irratiaren albiste-faktorian behin eta berriz errepikatu ohi dituzten “lerroburuak” izan ere izango dira izenaren jabe, auskalo zelan asmatzea batere samurra ez den arren.

Loarre vs Bolea

Amatiño 2012/03/23 21:00
Egungo bake santuaren arabera nekez antzeman daitekeen arren, orain mila urte inguru bi zibilizazioren arteko muga gorria zen Loarre eta Bolea artean. Hegoaldean, musulmanen Buleya (Calagurris Fibularia) gotorlekua. Aurrez aurre berriz, iparraldean, nafarren Lobarre gaztelu ahaltsua. Mila urte geroago biek diraute, elkarren ondoan, turisten gozamenerako baino ez bada ere.

Henrike Knörr oroitu bai, jaramonik ez

Amatiño 2012/03/21 12:00
Hiru mende behar izan ditu Espainiar Akademiak euskara omentzeko eta hainbat hamarkada, berriz, Alderdi Popularrak, Jose Ignacio Wert ministroaren eskutik, gogoan hartzeko. Eta, giro honetan, batzuok eta besteok oroitarazi nahi izan dute, gozoki, Henrike Knörr zenaren elkar-bizikidetza. Oroitarazi bai, baina Henrike Knörr-ek nahi lituzkeenak bete ez. Ez PPek eta ez PSEk. Atzo Andres Urrutia euskaltzainburuak Eusko Legebiltzarrean egindako salaketa lekuko.

Footballista

Amatiño 2012/03/19 12:55
Besterik dirudien arren, ez da Eibarko euskara, japonieraz baino. Edo hobeto esan, japonieraz edo, baina latindar alfabetoz idatzia. Antza denez, kirol-aldizkariren bat da.

Atauriko mutilaren haserrealdia

Amatiño 2012/03/18 19:00
Ez da gero erraz ulertzekoa zer dela-eta bere erreskateagatik ezer ordaindu beharrik izan ez duen eskalatzaile federatuak horrelako arinkeriak esan dituen. Gure Atauriko mutila haserre dago nonbait. Bere buruarekin haserre. Pasatuko zaio.

Ironiaz ere, maisuaren ildo beretik

Amatiño 2012/03/16 10:00
Ibon Sarasolak irabazi du 2011 urteko Euskadi Ikerketa Saria. Azken lau hamarkada honetan hiztegigintzan aritu ostean datorkio saria. Euskara batuaren 'azaña' ahalbidetu duen belaunaldiari omen dagokion saria, hain zuzen, Sarasolak berak Euskadi Irratian ohartarazi nahi izan duenez.

Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian

Amatiño 2012/03/14 17:00
Euskadi Irratiaren politika-solasaldian Xabier Gurrutxagak aitortu zuenez, bekaitzez ikusi omen zuen Athletic-ek Manchesterren jokatutako partida. Eta denok sumatu genuen Xabier, errealzalea izateaz gainera, tipo jatorra eta gardena dela.

Hegoaldeari falta zaion Iparra

Amatiño 2012/03/12 23:14
Honelatsu laburbildu zuen aurkezleak, bart, Kursaalean izan genuen kontzertua. Auskalo Hegoaldeak “iparrik” galdu ote duen baina, ezer galtzekotan, oraindik ere nola-hala Iparraldean dirauen lirika bai, behintzat.