Ornelia Muttiren bularrak
Amatiño
2012/12/08 23:55
Hogeita bost urteren bueltan, orduko ikusentzule ezezagun horietako batekin ustekabean topo egin eta oroitarazi dit Ornelia Muttiri ETBn egin nion elkarrizketa. Nonbait biok ditugu gogoan, oraindik ere, antzezlariaren bular eztiak, baina ez arrazoi berberengatik.
Erantzunik ez
Jaramon egin eta jaramon eragin, jaramonarazi
Amatiño
2012/12/05 23:55
Ez dut nik uste oso argi dugunik zelan esan, euskaraz, “prestar la atención / to pay attention” eta “llamar la atención / to call attention” moldeak.
Zein erraza den inorenak neurtzea
Amatiño
2012/12/03 11:00
Ez dakit nor den petralagoa, sasi iker-kazetaritzaren aitzakiaz iruzurretan diharduen erreportaria ala beti ere jende arruntaren jarrerak eta jokamoldeak gutxiesteko gertu dagoen kritikari harroa.
Euskal Herria: non plus ultra
Amatiño
2012/11/30 16:15
Iñaki Garmendiak esan zigun begiak ixteko eta itxi egin genituen. Eskatu zigun gure baitan mapamundia irudikatzeko, eta irudikatu genuen eskolan erakutsi zigutena, pirataren kanta gogoratuz: "y va el capitán pirata, cantando alegre en la popa, Asia a un lado, al otro Europa y allá a su frente Estambul…" Mediterraneo alegia. Baina begiak ireki bezain laster Pazifiko garauaz egin genuen topo, Arabako Ganberatik atera beharrik gabe gainera.
Arazo-konpontzailearen talentua
Amatiño
2012/11/27 23:55
Ez dago norberak gustuko duen arloan lan egin ahal izatea baino zori hoberik. Honelakoetan, ordutegi luzea eta soldata urria ere bigarren mailakotzat jo izan ohi dira. Nik beti ezagutu izan dut Koldo Anasagasti berak gustukoen duen langintzan. Atzo “Talentu Saria” jaso zuen, Madrilen, Telebistako Arte eta Zientzietako Akademiaren eskutik. Zorionak, Koldo.
"Fracking" eztabaidagarriak nazioarteko oreka aldatuko
Amatiño
2012/11/26 10:30
Hurrengo Energia sailburuak abian aurkituko dituen egitasmoetako bat izango da Araban arbel-gasa ateratzeko "fracking"-sistema, eta erabakiren bat hartu beharra aldeko zein aurkako arrazoien artean. Auskalo zer gertatuko ote den baina ez dut uste, maldan beherako giro honetan, 30.000 milioi euro balio omen duten gas-erreserbak patata-soropean geratuko direnik, noiz helduko pikuak Otxandion.
Jose Mari Oterminen eskolakoa
Amatiño
2012/11/24 23:55
Euskadi Irratiak 30 urte bete zituen atzo. Ondo beteak, gainera. Euskadi Irratia da, segurutik, euskarazko komunikabiderik onena, homologagarriena, eta bere egitekoa osatuen betetzen asmatu duen komunikabide publikoa. Azken hogeita hamar urteotan denon artean egin dugun ekintzarik txukunenetakoa, Jose Mari Oterminen eskolakoa.
Ernest Lluch-en erailketa: gertatu behar ez zuen gertakaria
Amatiño
2012/11/22 15:20
“Estoy de acuerdo con el hecho de que el de Ernest Lluch no se tenía que haber producido, pero los demás tampoco”. Hau da Robert Manriquek (Hipercor-eko biktima) Pernando Barrenaren adierazpenei egindako ñabardura, aurreko asteartean honek esan baitzuen (Lluch-en heriotza) “sekula gertatu behar ez zuen gertakaria” izan zela.
Benitoren azken txanpa
Amatiño
2012/11/20 15:10
Benito Lertxundik ekin zion, aurreko astean, hiru hilabetean zehar eskainiko duen zortzi saiotako kantaldi-andanari, Zallan, Donostian, Bilbon, Ermuan, Tolosan, Iruñean, Portugaleten eta Laudion. Benitok eginak ditu honezkero egin beharreko “etxeko ariketa” guztiak edo gehienak… ETBk, barrena hiru aldiz, eskaini izan dion grabazioa edo izan ezik.
Agoten bertsio zintzo eta sinesgarria
Amatiño
2012/11/18 16:40
Oraindik “Baztan” ikusi ez duenak hobe luke ikusi, benetan merezi baitu. Eta behar luke azkar ibili, ikuskizunetatik kendu aurretik, azkenetan da-eta. Iñaki Elizalde nafarraren zuzendaritzapeko ekoizpen hau da, besteak beste, eroso ikusi daitezkeen euskal film urrietariko bat. Agoten bertsio zintzo eta sinesgarria.