Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / “By Jingo” eta “ala Jinko”, zentzu bereko esamoldeak

“By Jingo” eta “ala Jinko”, zentzu bereko esamoldeak

Amatiño 2013/01/24 23:55
“By Jingo”, ingelesez, eta “ala Jinko”, euskaraz, zentzu bereko esamoldeak dira. Online Etymology Dictionary delakoak dioenez: "The frequent suggestion that it somehow derives from Basque Jinko 'god' is not impossible, but as yet unsupported by evidence".

By Jingo” esaera zaharra da ingelesez. Antza denez, barrena XVI. mendea bezain zaharra. Eta, harrigarri samarra dirudien arren, euskarazko “ala Jinko/Jainko” moldearen parekoa, Azkueren zein Lhanderen hiztegiei jaramonik eginez gero.

Ingelesez “Jesus” izan omen daiteke jatorrizko zentzua eta euskaraz, berriz, “Jainkoa”. Are gehiago, Rabelais idazle frantsesak “par Dieu” gisa itzuli zuen orain dela bost mende. Ez da, gero, batere kontu berria.

Online Etymology Dictionary delakoak zera dio hitzez hitz: As an asseveration, it was in colloquial use since 1690s, and is apparently yet another euphemism for Jesus, influenced by conjurer's gibberish presto-jingo (1660s). The frequent suggestion that it somehow derives from Basque Jinko "god" is "not impossible," but "as yet unsupported by evidence.

Alegia, jatorriz edo eratorriz, by Jingo euskal kalkoa izan zitekeen arren, ezin izan dela orain arte frogatu.

jaime
jaime dio:
2013/01/25 17:08
Guztiz interesgarria da Amatiñok plazaratzen duen galdera hau: “By Jingo” esaera ingeles peto-petoak, hain peto-petoa den, “Ala Jinko” euskal esaera zaharrean ba ote du bere jatorria?
Kontuan hartuta, Akitania eta Guyenneko dukesa zen Leonor eta Ingalaterra eta Galesko erregea zen Plantagenet-ko Henrikeren arteko ezkontzak (1152) utzi zuen Zuberoa ingelesen esku 1449 arte, ez litzateke harritzekoa horrelako eragina Zuberoan zeuden ingelesen mintzoan.
Beste aldetik, joan den mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan Bilboko gure euskaltegiko Anjel Zelaieta maisuari (oker ez banago) entzun nion “garraiatu” aditzak “to carry” ingeles aditzean omen zuen jatorria. Beraz, bi hizkuntzen arteko trukaketa posible izan zitekeen noranzko batean zein bestean. Teorikoki behintzat.
Amatiño
Amatiño dio:
2013/01/25 19:56
Ez dakit, Anjel Zelaietak esan bezala, "garraio"ren jatorria "carry" ote den. Baina, zer gerta ere, ez dira elkarren arrotzak. Kontu izan car/carrum/carrier/carricare eta euskal karrika anaierdiak direla.
Ander Ros
Ander Ros dio:
2013/10/15 20:01
Bai, kontu berria ez da, beraz "zaharrak berri" esan beharko genuke oraingoan ere.

Telésforo de Aranzadi maisu handiak 1911. urtean plazaratu zuen kontua (eta berak dioenez bestek lehenago ere), "Geografia del País Vasco Navarra" obra ezaguneko Gipuzkoari zegokion liburukian, oker ez banago. Aparteko tirada batean "Antropología y Etnología del País Vasco-Navarro" izenburuaz ere zabaldu zen, 1975ean Auñamendi bilduman zatiz "Etnología vasca" tituluarekin ateratako bera. Bertan Aranzadik dio "... y de esta quieren derivar algunos el Jingoe inglés, suponiéndole tomado del euskera entre los siglos XII y XV, época de la dominación inglesa de la Gascuña". Ez dakit "algunos" horiek nortzuk izan daitezkeen, gustura jakingo nuke, barren. Bat behintzat, Arturo Campión izan daitekeelakoa daukat baina ingelesek euren Jingo(e) horretarako esan bezala "yet unsupported by evidence". Ea baten batek argia pizten digun.

Bestalde, ingelesek gurearen berri lehenagotik ere izan dute. Horrela, V. N. Reinholdek 1983an editaturiko "Words, the evolution of Western languages" liburuan, ingelesak euskaratik hartutako hitz bakartzat ematen dute.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: