Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Espainiako langabezia, sekula baino handiagoa

Espainiako langabezia, sekula baino handiagoa

Amatiño 2013/01/28 12:10
Espainiako lanik eza sekula baino handiagoa da eta Euskal Autonomia Erkidegokoa, berriz, 1997tik hona izan dugun handiena, baina 1981-1996 arteko hamazazpi urteetan izandakoa baino txikiagoa. Hau da, besteak beste, INEk jakinarazitako datuen bildumenik laburrena.

Espainiako Estatistika Nazio Institutuak argitara eman berri ditu 2012ko laugarren hiru hilabeteko lan-datuak, iazko azkenak edo urte zaharra zein egoeratan amaitu zen adierazten duten datuak alegia.

Espainiako lanik eza %26,55 beste zen abenduaren 31an. Hau da, 1981etik honako daturik eskasena eta, behar bada, 1936-39ko gerraostean sekula izan den larriena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren datua, berriz, 1997tik hona izandako handiena baina, ahaztuxea den arren, 1981tik 1996ra arteko hamazazpi urteetan izandakoa baino urriagoa.

Ahaztuxeak diren beste datu bi honako hauek dira. Batetik, 1981etik 1995ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia Espainiakoa baino handiagoa izan zela, urtez urte. Eta, bestetik, azkenengo hogeita hamabi urteotan, hamahirutan baino ez dugula izan %15etik beherako langabeziarik.

 

PARO 1981-2012

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: