Polita… iraun zuen artean
Amatiño
2013/02/17 23:00
Anquetilen gaineko eibartar anekdotak gogorarazi dit Hermann Bondi fisikariak eman zidan erantzuna: “polita izan zen, iraun zuen artean”. Jakina, ikerlariak ez ziharduen txirrindularitzaz, unibertsoaren sorreraz eta kosmologia-teoriaz baizik. Hala ere, zientziak Bondiren ustea gainditu arren, maisuak ez zuen umorerik galdu.
Erantzunik ez
Anquetilen gaineko literatura
Amatiño
2013/02/15 15:50
Ez, hamaika bider errepikatu arren, Anquetilek ez zion Talamillori irabazi Bidebarrieta kaleko helmugan. Ez irabazi eta ez galdu. Bion arteko sprinta ez zen-eta sekula gertatu. Eibarren ez, behintzat.
Baldarra
Amatiño
2013/02/13 12:15
Nekez izango da, Hegoaldean behintzat, “baldarra” hitzak zer esangura duen ez dakien euskaldunik. Kontua da, ordea, Iparraldean ez dela, antza, horren ezaguna eta Auñamendiz honaindi, aldiz, zeharo erabilia dela, euskal eremuan ez ezik, baita Aragoin eta Errioxan ere.
Aratusteak, 1949koak.
Amatiño
2013/02/10 23:55
Jakinekoa da 1936-39 gerra osteko diktadurak aratusteak debekatu zituena, ez zena kalez kale mozorrotuta ibiltzerik, alegia. Honek ez du esangura, ordea, senitartean edo lagunartean koko-moko janzteko ohiturari eutsi ez zitzaionik, 1949ko ondoko argazkia lekuko.
Berrogeita hamar urte
Amatiño
2013/02/08 23:00
Berrogeita hamar urte ez dira gero artaleak. Berrogeita hamar urte dira, ordea, Oronozko ikastetxean bildutako lagun-taldea koko-moko jantzi ginela. Estreinako-edo jantzi, nik gogoan dudanez 1963an ez zen-eta batere ohikoa mozorrotzea. Are gehiago, diktadura-garaian ez zen ezelango aratusterik, debekatua zegoen mozorrotzea eta, Tolosako “Udaberri Jaietan” izan ezik, gerra osteko gazteen artean inor gutxik zekien zer arraio ziren kale-ihauteriak.
Bilboko eta Euskadiko Nazio Orkestra
Amatiño
2013/02/06 22:00
“Lo que no puede ser es que Bilbao y Urkullu, dos vizcaínos, acuerden llevarse la sede” puzkertu du Ramon Labaien Kultura sailburu ohiak. Hori baldin bada Euskadiko Orkestraren egoitza Donostian kokatzearen aldeko argudiorik handiena, norbaitek azaldu beharko liguke zergatik Labaienek eta Olaizolak, bi giputzek, eraman zuten egoitza Donostiara.
Zer da Espainiako selekzioarekin jokatzea?
Amatiño
2013/02/03 23:20
Galdera hau egin dio Pedro Mari Goikoetxea kazetariak Jose Angel Iribar atezain ohiari eta zarauztarrak erantzun: “Kirolari bezala baloratua izatea, mundu mailan ezaguna izatea eta onenekin lehiatzeko aukera”. Ez dakit erantzunik egokiena ote den baina, gutxienez, kontutan hartzekoa, Iribarrek 49 bider jantzi zuen-eta Espainiako elastiko gorria. Bada hor hamaikatxo bestelakorik dioena, “gorria” janzteko aukerarik ere sekula izan ez arren. Edo horregatik, behar bada.
Côte d'Azur, eguzkiaz gainera
Amatiño
2013/02/01 23:45
Frantziako Rivierak, Proventzako itsasbazterrak, Côte d’Azur edo Kosta Urdina delakoak, alegia, aurpegi asko ditu. Monakok gogorarazten digu Grimalditarren erregetza; Montecarlok, jokoa eta rallyeak; Cannesek, zinema; Grassek, Erdi Aroko lurrin-tailerrak; Nizak, piratak eta, Saint-Tropezek, gaztetako Brigitte Bardot eta gainerakoak. Baina ez da hor harako Riviera frantsesa amaitzen. Horrez gainera, badira arte-erakusketak, galeriak zein museo bakanak, eta bertatik bertara bisitatu beharreko harrizko herriak.
Erromaren aztarrenak
Amatiño
2013/01/30 10:00
Baionako subprefektak Hendaiako alkateari bidali dio gutuna gogoratuz, 1850eko legeren baten arabera, ezin izango diola bertako ikastolari agindutako dirulaguntzarik eskaini. Gora Errepublika, gora modernitatea. Erromak dirau.
Espainiako langabezia, sekula baino handiagoa
Amatiño
2013/01/28 12:10
Espainiako lanik eza sekula baino handiagoa da eta Euskal Autonomia Erkidegokoa, berriz, 1997tik hona izan dugun handiena, baina 1981-1996 arteko hamazazpi urteetan izandakoa baino txikiagoa. Hau da, besteak beste, INEk jakinarazitako datuen bildumenik laburrena.