Sylvain Luc-en eta Jean-Marie Ekairen arteko bat-batekoak
Amatiño
2013/07/27 16:15
Donostialdea Jazzaldian murgilduta dagoen asteburu honetan eratu da, Hendaian, “Guitaralde” deritzon gitarra-jaialdiaren hiru eguneko egitaraua, 2005etik hona urtez urte gorantza datorrena. Besteak beste, Santiago egunez, Sylvain Luc baionarrak aparteko saioa eskaini zigun, zer esanik ez, amaiera aldera, Jean-Marie Ekai lohitzundarraren laguntzaz. Eskerrik asko bioi.
Erantzunik ez
Euskaldun muturdun
Amatiño
2013/07/25 23:00
Lan-kontuak direla eta, hots egin didate telefonoz Valladolidetik. Entzun beharrekoak entzun ondoren, diotsat: “oso ondo, baina gaur jai da eta bihar erantzungo dizut”. Eta diosta: “Jai? Nolatan jai? – “Bai, Santiago…” – “Sí, si… Santiago y cierra España, qué morro tenéis los vascos!”
Eta nork defendituko du hurrengo belaunaldia?
Amatiño
2013/07/23 14:55
Inork uste al du enpresak ito lehenik, merkatutik uxatu gero, eta itxi azkenik, langileen mesedetan izango dela? Benetan? Seguru ez dela hurrengo belaunaldiaren bizkar izango? Ondo dago jasangarritasuna, iraunkortasuna, “deshazkundea” eta horrelako hitz potoloak aldarrikatzea baina… norberaren burutik hasiko bagina?
Borodinen notturnoaren kimika
Amatiño
2013/07/20 12:25
Alexander Borodinena da musikaren historia guztian zehar burutu den notturnorik ederrenetakoa. Borodinen erestia polita da aurrenengo bider entzuten denean; plazerra, bigarrenean eta bekatu larria, berriz, hirugarrenean. Merezi du.
Erregai fosilen iraultza
Amatiño
2013/07/17 23:40
Munduko energia-alorrean ari da gertatzen petrolioa aurkitu zenetik honako iraultzarik handienetakoa eta, nago, euskal gizartean ez dugula hartaz ezer jakin nahi. Baina, nahita edo nahiezta, datorrenak gure bizitza aldatuko du eta... gero gerokoak. Norberak jakingo du erabakiak denboraz hartu beharko diren ala, beste behin, ostrukarenak egitea merezi izango ote.
Frida Khaloren abata
Amatiño
2013/07/15 12:00
Erti-iraultzaileak ere musak behar izaten ditu, nolabaiteko abatak edo apeuak, eta are gehiago, segurutik, uda-giroko pintura-erakusketek. Horra, adibidez, Frida Khaloren irudia Miarritzeko mexikar erti-erakusaldiaren deigarri eta erakargarri…. Nahiz gero, harenik, dozena erdiren bat margolan besterik aurkitu ez ahal izan bertan.
Jon Bergaretxe hil da
Amatiño
2013/07/13 15:20
Aurreko ostegunean hil zen, Donostian, Jon Bergaretxe Areizaga eibartarra, 57 urte zituela. Elizkizunak atzo izan ziren, Artzain Onaren elizan. Jonek 1973an ekin zion kantatzeari eta, barrena, disko bat ere grabatu zuen. Goian bego.
Toribio Echevarriaren 1956ko gutuna
Amatiño
2013/07/12 11:20
Iñaki Anasagastiren eskutik jaso dut Toribio Echevarriak, 1956ko ekainean, Munduko Euskal Konkresura bidalitako gutuna. Guztira 74 lerro dira, garai hartako gaztelania barroko samarrez idatzia. “Con destino al Congreso Mundial Vasco” izenburupeko gutuna da eta, asmo horretan, Toribiok berak ordurako burutuak zituen zenbait lanen berri ematen du eta Kongresuari eskaini, onuragarri izango zitzaizkiolakoan.
Potzutik gurpilak arteko CO2 isuriak
Amatiño
2013/07/09 20:20
Ez dut nik inor ezagutzen, nola edo hala petrolioaren eratorriren bat soinean ez darabilenik. Ezta gasolina erretzeari uko egiten dionik ere. Ez, ez naiz heroi bila ari. Are gutxiago inoren begitan lastoa ikusi gurarik. Baina zuhurrak ez dakar gezurra eta, zenbaitek besterik uste arren, petrolioaren berotegi-isuririk gehienak ez darizkio ekoizpenari, trafiko-kontsumo arruntari baino.
Eguzkiaren mirari bi
Amatiño
2013/07/07 00:10
“Ikusi ala ez ikusi, zeruan dago eguzki” dio euskal atsotitzak. Eta, esaera zaharraren eskarmentua omen denez gero, ez dugu sekula zalantzan jarri, azken hilabeteotako eguraldi eskasak sinesteko arrazoi handirik eman ez digun arren. Baina tira, azkenean, hona eguzkia begi bistan. Aurrerantzeko astebeteetan fede-kontua baino zertxobait gehiago izango al da!