Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Aragoitik Biarnora, ibonez ibon

Amatiño 2014/07/29 00:15
Aspaldian egindako mendikadarik ederrenetakoa aurreko larunbatekoa. Luzeagorik eta gogorragorik… makinatxo bat, bai. Baina, horratik, politagorik, nekez. Astungo eski-estazioan hasi eta, ibonez ibon, Bious-Artigues aintziraraino, bost ordu t´erdiko ibilaldi samurra, astiro samar, Aragoitik Biarnora bitarteko mendilerroan. Igelen eta muxarren paradisua.

Iruñetik Iruñerrira

Amatiño 2014/07/26 00:05
Ez dakit nik umetan, lau, bost, sei edo zazpi urte nituelarik, Iruñerik zenik ere ba ote nekien. Adin bereko nire bilobek, ordea, ondotxo dakite. "Arre arre mandoko" kanta, Osasuna futbol-taldea edo Pirinioetarako bidea tarteko, batere arrotz ez zaien herri-izena da Iruñea. Zer esanik aurreko asteburu luze samarrean bertatik bertara ibili ostean.

Sei gezur eta beste hainbat iruzur

Amatiño 2014/07/23 00:10
Orain hamarren bat urte luze, Bilboko zenbait auzotako aire-kalitatea eskas samarra zela-eta, honezkero politikagintzan jarraitzen ez duen politikariak galdetu zuen kezkaz: “Eta, orduan, zenbait industria itxiarazi beharko al ditugu?”. Eta datuak eskuartean zituen teknikariak erantzun zion: “Itxi, itxi… bai, baina ez industriak, trafikoa baino”. Inor ez zen ausartu, jakina.

Hirurehun milioi urteko ondarea

Amatiño 2014/07/20 22:00
Anayet (2.559 m.) erpin-gailurrak badu beste ezein tontorrek nekez eskaini dezakeen ikuspegia: orain dela 300 milioi urteko bi sumendi-tximinia, bata bestearen ostean. Aurrez aurre, Anayet (2.545 m.) deritzana eta bestea, berriz, Midi d’Ossau (2.884 m.) mitikoa.

Komertziala eta sinbolikoa ezin al dira bateragarriak izan?

Amatiño 2014/07/18 10:00
Auskalo zein ote den, funtsean, berdearen aldeko arrazoi nagusia: komertziala ala sinbolikoa ote?. Eta… biak elkarrekin balira? Nork esan du nahitaez kontrajarriak izan behar dutenik? Salerosketa-kontuetan ezin al dira sekula bihotza eta patrika izan, osagarriak eta bateragarriak?

Prokrastinatzaile peto-petoak

Amatiño 2014/07/15 21:45
Prokrastinatze-txapelketaren bat antolatuko balitz, seguru gero txapela ezker abertzaleak irabaziko lukeela. Ia lau hamarkada daramatza, geroko gerotan, erabaki beharrekoa erabaki ezinik, prokrastinatzen, 1977an hartutako bidea okerrekoa izan zela aitortu nahiezta.

Basterretxea, Arte eta Estetika lehendakariordea

Amatiño 2014/07/13 23:35
“He venido con el colchón, y no saldré de aquí hasta que Garaikoetxea nombre a Néstor vicelehendakari de Arte y Estética” oihu eginez, zalapartaka sartu zen Oteiza Kultura Sailaren trantsitu nagusian zehar, eta ezker-eskuineko bulegoetakook bertara atera ginen zer arraio gertatzen ari ote zen.

Xabier Aranburu hil da

Amatiño 2014/07/11 16:45
Xabier Aranburu Sagarzazu (Hondarribia, 1931) hil da bart. Besteak beste, 1965etik 1975ra bitarteko hamarkadan Gipuzkoako erdal prentsan aritu zen kazetaririk euskaldunena eta euskaltzaleena. Agur eta ohore aitzindari, adiskide eta maisu handia izan genuen Xabierri.

Txaplata kanpolarrosen politikakeria

Amatiño 2014/07/11 00:05
Andoni Ortuzar jeltzaleak Estatuaren eta Euskadiren arteko “kontzertu politikoa” aldarrikatu du. Alegia, Kontzertu Ekonomikoaren itun-filosofiaz baliatuz, indarrean jarriko litzatekeen hitzarmen politikoa. Ideia ez da batere berria, Daniel Innerarity filosofoak burutu zuen-eta orain dela, barrena, bederatzi urte.

Kazetari benetan arraroak

Amatiño 2014/07/08 00:05
Komunikabide guzti-guztiek nola edo hala jakinerazi dutenez, Athleticek Petronorren eta BBKren babesletza izango du hurrengo 2014/15 denboraldian. Petronorrentzat zazpigarren eta azken urtea izango da, eta BBKarentzat, berriz, aurrena eta, barrena, ondoko lau urteetan indarrean iraungo duen hitzarmenaren lehena. Hala ere, nahiz harrigarri iruditu, komunikabide bakar batek ere ez du, ordea, zorioneko babesletzari dagozkion diru-kontuen berri eman.