Mikel Hernandez Abaitua
2009/04/30 10:21
Mikel Hernandez Abaituak kolaborazio berri bat bidali digu, eta guk, beti bezala, oso gustura hartu dugu gure inoizkarian; oraingoan, Deustuko Unibertsitatean berriki eskaini duen hitzaldi baten testua, James Joyceri buruzko kongresu batean. Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen, eta hala jasotzen dugu guk hemen. / En esta colaboración, que nos ha enviado el escritor Mikel Hernández Abaitua, se aborda, entre otros asuntos, la cuestión de la influencia de la novelística anglosajona modernista y, sobre todo, de James Joyce, sobre el escritor vasco Ramon Saizarbitoria, una influencia que, según Hernández Abaitua, es probablemente mayor que la de los autores del Nouveau Roman francés con los que se le solía relacionar.
Angel Erro
2009/04/23 16:52
Aste honetan JG Ballard hil da. Haren omenez, War Fever bere azken ipuin liburuko "Galdetegi baten erantzunak" ipuina, laburrena, euskararatu dugu, Ballarden lan gehiago irakurtzeko gonbite gisara.
zaldua
2009/03/31 12:50
Hausnarketa bat, besterik ez, Kafkaren eskutitz baten pasarte batetik abiatuta.
Uxue Apaolaza
2009/03/13 11:31
Autoparodia bat da ia ondorengo estilo ariketa. Ni ere lotu nintzaion gure (gu emakumeak izanik) fluxuen duintasuna goratzeari, gutxienez, esan nion nire buruari, iragarkietan hilekoak likido urdin absurdu izateari utzi arte. Irakurri genituen gure gaitasun sortzailea esentziatzat aldarrikatzen zutenak; eta orain, ama izatearena pisutsu zaigunean gazazko gure bizitzetan, hilekoa. Ez esan, hilekoa; hitza irakurtzeak gizon zenbaiti sortzen dien nazkak bakarrik merezi du zenbaitetan. Baina ez ote garen pixka bat pasatu jatorrietara bidaia honetan fluxuekiko miresmenean…
zaldua
2009/03/05 12:03
Arduratuta al zaude ez zarelako garai literario berrietara egokitzen? Ez al dakizu ea asmatuko duzun zure hurrengo lanarekin? Lehia gupidagabea da eta –edozein merkatu ekonomiari dagokion bezala– aldaketa da nagusi gure panorama literarioan. Azken denboraldi honetako modaren trena gal ez dezazun, eta hurrengoaren zain gaudelarik –horretarako ere bilduko ditugu argibideak dagokion unean, irakurle, lasai egon–, hona hemen aholku batzuk, jarraitzeko oso errazak.
Angel Erro
2009/02/15 17:30
Petronio dotoreziaren arbitroari egozten zaizkion hogeita hamaika poemetatik hamaika itzuli eta hemen paratu ditugu, zergatik irakurri ote behar diren ezertan azaltzen ez duen sarreratxo batekin batera.
Angel Erro eta Iban Zaldua
2009/01/30 11:56
Tentaldiari ihes egiteko modurik onena bertan erortzea da, zioen Oscar Wildek, eta azkenean, borroka latz baten ondoren, ezin izan diogu eutsi eta durangoste honetako modako kontrobertsia literarioaren hatzaparren artera egin dugu jauzi, bide batez aspalditik utzita geneukan (baina hemendik aurrera berpiztuko dugun) inoizkari honetako kritiken saila berrabiaraziz. Volgako Batelariak-en barne posta-zerrendako gure ohiko mezuen truke mamitsu batetik abiatuta, lau eskutara (eta zortzi begitara) osatu dugu Kirmen Uriberen lehenengo eleberriaren inguruko iruzkin hau.
Iban Zaldua eta Rikardo Arregi
2009/01/14 12:01
Denok dakigu (eta are gehiago Durango ostean) literaturaren inguruko albisteak errepikakorrak eta monotono samarrak suertatzen direla: aurkezpen gatzgabeak, liburuen aurrerapen maxkalak, elkarrizketa sasipromozionalak, sarien eta beken aldarrikapen beti antzekoak… Gure literatur albisteek astindu bat behar zuten, eta eskerrak kazetari ausart batzuk hasi diren bide berriak urratzen, idazketaren momentu magikoenetako bati (liburu baten amaiera uneari) eman zaion atentzio berritua dela medio. Alabaina, Volgako Batelariak-en motz irizten diogu egitasmo honi, eta proposamen berri, ausart eta anitzekin gatoz, euskal kazetaritza kulturalaren hobe beharrez.
Rikardo Arregi, Uxue Apaolaza, Juanjo Olasagarre
2009/01/07 10:18
Aspaldi ez genituela biltzen gure inoizkari honetako member-ek hortik zehar argitaratu dituzten Postindependentziaren inguruko zutabeak eta testuak. Laster iritsiko diren artikulu berrien aurrerapen gisa, hemen dituzue gai estrategiko honetaz Rikardo Arregi, Uxue Apaolaza eta Juanjo Olasagarrek egindako ekarpen mamitsuak.