Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

(Euskal) Estilo ariketak (V): Isiltasunaren poesia

Volgako Batelariak 2008/08/07 14:09
Volgako Batelarioi ez zaigu poesia ahaztu. Oi poesia, sublimetan sublime, zu! Horrela mintzo dira poeta handiak: handienetan handi isiltasunaren poetak, zeinak poesia tinta beltzak zikindu gabeko makula gabeko zurian dagoela baitiote. Volgako Batelariok zuritasun horren aratza ez ukatu, baizik eta baieztatu egiten dugu; hala ere, gurea aldizkari digital bat denez zuritasun hori nolabait birtuala da, poesiak lor dezakeen zerari gorena, handiena, loriotsuena: poesiaz ernalduriko tarte zuri aratza. To poesia, Otxoteko!

Gutxiengoaren txostena

zaldua 2008/07/31 09:15
Izenburu bereko Philip K. Dick idazlearen ipuinaren irakurketak sortarazitako gogoetak Steven Spielbergen “Minority Report” filmaren inguruan, edo alderantziz.

Postindependentzia sukaldatzen

Rikardo Arregi 2008/07/28 09:32
Agindutakoa betez, batelariok jarraitzen dugu Postindependentismoan sakontzen eta sakontzen. Oraingoan Rikardo Arregik egin du ekarpen berria, gure jatorrizko manifestuaren laugarren puntuaren bidetik hain zuzen ere. On egin!

(Euskal) Estilo ariketak (IV): Estilo agro-mistiko enroilatua (AristiNatorrenArtistaBatNaizNi modalitatea )

Volgako Batelariak 2008/07/24 08:17
Abuztuan El Almendro turroia bezala, etxera itzultzen da Gabonetan, saihestezin, estilo agro-mistiko enroilatua: ez du hutsik egiten. Egun batzuk aurreratu gara gu, eta laugarren estilo ariketa hau osatu dugu, idazle-profeta gura guztiendako etsenplu.

(Euskal) Estilo ariketak (III): Nazioarteko estilo cool-a (atxagaostekoa)

Volgako Batelariak 2008/07/04 11:11
Lurralde mitikoak asmatzea, ariketa txarra ez den arren, ez da jadanik nazioarteko sona lortzeko biderik seguruena, euskal idazlearentzat, eta gainera geografia imajinario oso bat asmatzeak lan asko ematen du. Bestelako estrategiak garatu behar dira festibalez festibal ibiltzeko eta atzerriko fan devoué-en sardak biltzeko zure literatur sareetan. Hona hemen azkenaldian arrakasta izan duen bide baten etsenplua, nazioarteko modu cool-arena, kosmopolitismoa eta ukitu folklorikoa abilki konbinatzen dituena. Bizkor ibili, ez baitakigu iraungitze-datarik ez ote duen...

Antzararen hizpideak (lumaje azpia)

Jokin Muñoz 2008/06/24 18:33
Ez da lehenengo aldia Jokin Muñozek kolaborazio bat bidaltzen digula: duela pare bat urte gauza bera egin zuen "Bizia lo" ipuin liburuaren inguruko idazki batekin, eta Volgako Batelariak inoizkariarentzat, jakina, ohore bat da mota honetako testuak argitara ematea. Oraingoan Donostian eta Iruñean joan berri den udaberrian eman zituen hitzaldien testua izango duzue irakurgai: zehazki, Nafarroako hiriburuan 2008ko ekainaren 4ean eskaini zuena, "Antzararen bidea" eleberriari buruz (Alberdania, 2007).

(Euskal) Estilo ariketak (II): estilo femenino-intimista (bigarren pertsonan)

Volgako Batelariak 2008/06/20 10:12
Gure estilo ariketekin jarraituko dugu, oraingoan azken urteotan arrakasta itzela lortu duen literatur ildo batekin. Oso egokia sentimendu sakonak adierazteko, gizartearen aurrean biluzteko eta irakurle klubetatik etengabe deitua izateko. Ezinbestekoa Emakundeko aldizkarian iruzkina egin diezazuten.

Postindependentzia gorpuzten

Uxue Apaolaza Rikardo Arregi 2008/06/16 10:30
Halaxe da: oraingoan Uxue Apaolazaren eta Rikardo Arregiren bi ekarpen gehigarri hauekin bultzada berritua ematen diegu Postindependentziaren oinarri teoriko zein praktikoei. Martxa honetan laster osatuko dugu liburuxka bat, herri honetako teoria politikoan "Bizkaya por su independencia"-k eta "Vasconia"-k bezainbesteko traszendentzia lortuko duena (gutxienez).

(Euskal) Estilo ariketak (I): Plastidecor estiloa

Ibon Egaña 2008/06/12 12:49
Volgako Batelariok, sortzetik dugun izateko zio eta debozio didaktikoak akuilatuta (horra hor Idazle Eskolarako proposatutako programak, besteak beste), atal berri bati ematen diogu hasiera, Birfundazio Batzarreko erabakiei jarraiki: (euskal) estilo ariketak. Ez gara, jakina, Queneau, eta ez gara, ziurrenik 99etara iritsiko (ulertuko duzu, irakurle, bataz besteko adinak eta sistema asanblearioak ezarritako erritmo palaziegoak oztopatuko digutela kopuru horretara iristea), baina atal honetara bilduko ditugu euskal estilo askotarikoak (abangoardistenak eta herrikoienak, apurtzaileenak eta klasikoenak, elitistenak eta masiboenak), izan dezan idazle hasiberriak, edo bere burua berrasmatu beharrean den idazle kontsakratuak, non hauta, non plagia. Plastidecor estiloak ematen dio hasiera sail honi, hots, euskal irakurlearen estimazio handia bildu duen moldeak, zeina, bidenabar, arras gomendagarria baitu literatur sari edo bekaren bat eskuratu nahi duen idazle (gazte)ak.

Postindependentziarantz tinko!

Angel Erro 2008/05/26 16:01
Beste urrats (teoriko) bat eman dugu, Herriak eman du, Postindependentziarantz. Martxa honetan, berehala eskandaluzko gorputz (teoriko) bat izango dugu, proiektuaren garapenari dagokionean. Oraingoan Gara egunkariaren Mugalari gehigarrian (2008ko maiatzaren 17an) Angel Errok agerturiko zutabe batean izan da. Honatx haren ekarpena:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44