Artxiboa Apirila 2005

Ohe azpia

Gehiago irakurri

Jokin Muñoz 2005/04/29

Juanjo Olasagarreren paradisua

Gehiago irakurri

Juanjo Olasagarre 2005/04/29

Bigarren Manifestua

(Beste autopropaganda saio bat, Volgako Batelariak blogaren aurkezpen egunerako Ibon Egañak prestatutako testuaren transkripzioa alegia). Gehiago irakurri

Ibon Egaña 2005/04/22

Han goitik itsasoa ikusten da: kritika saioa

Julen Gabiriaren "Han goitik itsasoa ikusten da" bigarren nobelaren kritika-saiakera logiko-filosofikoa dugu hau, non frogatzera saiatuko baita liburu hau aldi berean ona, hobea eta ez-nahikoa dela, non zinema italiarraz eta Troiako gerraz arituko baita, non literatura jakin bat ahogozatuko baita errepika itsaskor baten medioz, non azkenean denok dextrostix bat egiten baitiogu elkarri, eta non azkenean kritikaria ez baitago batere ziur esandakoaz, baina horra bihoa. Gehiago irakurri

Angel Erro 2005/04/19

Angel Erroren paradisua

Gehiago irakurri

Angel Erro 2005/04/15

Konpromisoaz

Gehiago irakurri

Juanjo OIasagarre 2005/04/12

Gil de Biedmaren paradisua

Gehiago irakurri

Rikardo Arregi 2005/04/07

Dennis Cooper-en poema bat

Dennis Cooper (Kalifornia, 1953) ezagunagoa izango da agian, gure artean, eleberrigile moduan poeta moduan baino. Egia da 80ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, gutxi gorabehera, prosa landu zuela nagusiki eta berehala agertu zirela haren eleberri ospetsuenak gure bi erdaretan. 1995. urtean, baina, poema antologia bat argitaratu zuen: The Dream Police (Selected Poems, 1969-1993). Hemen euskaratu dudan poema lehen liburuetakoa da, 1978. urtea baino lehenagokoa. Zergatik urte eta data horiek guztiak? Bada, Dennis Cooperen poemak irakurri eta gero zaila egiten zaidalako fellatioari buruz Pako Aristik idatzi zuen Libreta horiko poemak-eko hura irakurtzea barre algaraz hasi barik. (Ohar bat: gaur egungo kaleko euskaraz zakiljana deitzen zaio fellatioari). Zaila egiten zaidalako praktika sexual batzuen aipamena irakurtzea poema berri-berri batzuetan, ipurdia miazkatzea adibidez (boterearen ipurdi metaforikoa, hori bai), harri eta zur gelditu barik. Zaila egiten zaidalako gay eta lesbianei buruz euskaraz idazten diren poema ustez egoki eta modernoak irakurtzea iruzurra eta adar jotzea eta auzo lotsa sentitu barik. Gehiago irakurri

Rikardo Arregi 2005/04/06

Pello Lizarralderi elkarrizketa

Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2005/04/05

Auden-en paradisua

Audenek bere Tindatzailearen Eskua ("The Dyer's Hand") liburuan zera dio: "Batek poesia edo narratiba idazten duen neurrian, hor konpon bere Paradisuaren ideiarekin, baina literatur kritika egiten hasten den unetik bertatik, zintzotasunak agintzen du irakurleei bere Paradisuaren ideia azal diezaion, haiek haren iritziei buruz iritzia eman dezaten. Honen harira, prestatu nuen galdetegi baten erantzunak emanen dizkizuet. Kritikoak irakurtzen ditudanean haietaz izan nahi nukeen informazioa jasotzen duela uste dut". Gehiago irakurri

Juanjo Olasagarre 2005/04/02

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Jakinduriaren jainkosari Pruden Gartzia, 2011/08/30
Koldo Izagirrez ari zara, ezta? Julen Aseginolaza, 2011/08/15
amen! minerva, 2011/08/04
besteren bat bada, 2011/06/22
Larru ondoko sorkuntza Leire Saitua, 2011/06/17
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak