Webgune ala web gune?
Pentsatzen nuen kontu hau zehaztuta zegoela, eta nik neuk beti erabili izan dut webgune. Euskal webgintzan eta Interneten ere, oro har, webgune nagusitu dela iruditzen zait. Horrela erabiltzen dute (oro har) Erabilik, Goienak, Sustatuk, Uztarriak. eta hainbat erreferentziazko blogarik (besteak beste, Faroa, Gaztelumendi, Mutilmedia, Teknosexua, Jabi Zabala, Irazabalbeitia).
Googlek ere hori dio:
- Webgune: 417.000
- web gune: 114.00 sarrera
Gainera:
- Euskaltzaindiaren webgunean bertan ere webgune darabilte. Eta gune partikularen idazkeraren inguruko araua ere hor dago. Laburbilduz: "Hitz elkartuen osaeraz eta idazkeraz emandako 25. arauan, Euskaltzaindiak adierazi zuen bigarren osagaia gune dutenak elkarturik idaztekoak direla."
- Eizieren webgunean (Euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen elkartea) eta Itzul zerrendan ere webgune erabiltzen da (edo erabili dute). Adibidez: Ongi etorri EIZIEren webgune berrira
- Ereduzko prosa corpusean ere, 4:1 proportzioan irabazten du webgune idazkerak (88/22).
- Berriak ere webgune hobetsi du.
BAINA:
Elhuyarrek eta Euskaltermek, erreferentziazko hiztegiek, web gune darabilte, banatuta. Eta hori ez da gutxi.
Arazoa: Hiztegi Batuan ez dago. Zer erabakiko ote du Euskaltzaindiak? Eta noiz?
Eskerrik asko erantzunengatik.
Pena: kontrakoen iritzia falta da ... :-)
Datu garrantzitsua Julenek eman diguna: Berriak ere "webgune" hobetsi duela.
Hala ere, garbi daukat Uzeik eta Elhuyarrek ez dutela euren erabakia arin-arin hartu...
Argituko ote da sekula kontu hau?