Angel Erro
2005/04/19 11:30
Julen Gabiriaren "Han goitik itsasoa ikusten da" bigarren nobelaren kritika-saiakera logiko-filosofikoa dugu hau, non frogatzera saiatuko baita liburu hau aldi berean ona, hobea eta ez-nahikoa dela, non zinema italiarraz eta Troiako gerraz arituko baita, non literatura jakin bat ahogozatuko baita errepika itsaskor baten medioz, non azkenean denok dextrostix bat egiten baitiogu elkarri, eta non azkenean kritikaria ez baitago batere ziur esandakoaz, baina horra bihoa.
Angel Erro
2005/04/15 11:30
Juanjo OIasagarre
2005/04/13 00:01
Rikardo Arregi
2005/04/08 00:01
Rikardo Arregi
2005/04/07 00:01
Dennis Cooper (Kalifornia, 1953) ezagunagoa izango da agian, gure artean, eleberrigile moduan poeta moduan baino. Egia da 80ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, gutxi gorabehera, prosa landu zuela nagusiki eta berehala agertu zirela haren eleberri ospetsuenak gure bi erdaretan. 1995. urtean, baina, poema antologia bat argitaratu zuen: The Dream Police (Selected Poems, 1969-1993). Hemen euskaratu dudan poema lehen liburuetakoa da, 1978. urtea baino lehenagokoa. Zergatik urte eta data horiek guztiak? Bada, Dennis Cooperen poemak irakurri eta gero zaila egiten zaidalako fellatioari buruz Pako Aristik idatzi zuen Libreta horiko poemak-eko hura irakurtzea barre algaraz hasi barik. (Ohar bat: gaur egungo kaleko euskaraz zakiljana deitzen zaio fellatioari). Zaila egiten zaidalako praktika sexual batzuen aipamena irakurtzea poema berri-berri batzuetan, ipurdia miazkatzea adibidez (boterearen ipurdi metaforikoa, hori bai), harri eta zur gelditu barik. Zaila egiten zaidalako gay eta lesbianei buruz euskaraz idazten diren poema ustez egoki eta modernoak irakurtzea iruzurra eta adar jotzea eta auzo lotsa sentitu barik.
Volgako Batelariak
2005/04/06 00:01
Juanjo Olasagarre
2005/04/03 00:01
Audenek bere Tindatzailearen Eskua ("The Dyer's Hand") liburuan zera dio: "Batek poesia edo narratiba idazten duen neurrian, hor konpon bere Paradisuaren ideiarekin, baina literatur kritika egiten hasten den unetik bertatik, zintzotasunak agintzen du irakurleei bere Paradisuaren ideia azal diezaion, haiek haren iritziei buruz iritzia eman dezaten. Honen harira, prestatu nuen galdetegi baten erantzunak emanen dizkizuet. Kritikoak irakurtzen ditudanean haietaz izan nahi nukeen informazioa jasotzen duela uste dut".
Volgako Batelariak
2005/04/01 00:01
Volgako Batelariak literaturari buruzko aldizkari bat da, edo izan nahi du behintzat. Hausnarketarako eta kritikarako espazio bat. Euskal literaturaz eta munduko literaturez hitz egiteko gune bat.
Erredakzio batzordea honoko hauek osatzen dugu: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak.
Volgako Batelariak
2005/03/29 00:01
Volgako ur hotzetara egin dugu batela bost lagunok, zenakulo batean hala erabakita. Ez gaude hemen kirolez (hau ez dugu decathoneko kanoarik): norabide gutxi gorabehera jakina dugu eta horra jarri ditugu giharrak eta gogoa. Haizeak aurpegiak freskatzen dizkigu... Aski da! Ezin da bizi herri batean non argudioak erabili beharrean poesia erabiltzen baita, Gil de Biedmak esana.
Aldizkari digital hau sareratzea erabaki dugu bost lagunok (baina ez Enid Blyton-enak), zenakulo batean hala erabakita, potrotan jartzen zaigulako (bostok gara gizon) literaturaz jardutea, dibertitu nahi dugulako literaturaz jardunez. Gure gustuak eta gure gaitziritziak plazaratzea otu zaigu, ahalik eta zintzotasun handienaz, hori gaur egun garraztasuntzat hartua badateke ere. Zeren gaude garai belaxkak bizi gaituela. Gure gizartea umetzen ari da, eta literatura, noski, harekin batera.