Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Zizeilua, aldi berean jarleku eta mahai eraisgarri den Euskal Herriko altzari tradizionala

Zizeilua, aldi berean jarleku eta mahai eraisgarri den Euskal Herriko altzari tradizionala

Asier Sarasua 2023/03/15 16:45
Jarleku-mahai diren altzari hauek beti gustatu izan zaizkit. Iparraldean ikusi izan ditut sarriago, baina Euskal Herri osoko altzari tradizionala da zizeilua (edo ziziloa, zuzulua, xixilua, txiselua...).
Zizeilua, aldi berean jarleku eta mahai eraisgarri den Euskal Herriko altzari tradizionala

Zizeilua, xixilua, zuzulua... euskal altzari tradizionala

Egurrezko jarlekua, bizkarralde altuarekin eta erdian mahaiarena egiten duen ohol eraisgarriarekin. Horixe dugu zizeilua. Beheko suaren parean egoten zen eta tradizioz hierarkia adierazten zuen, etxeko jaunaren eserleku nagusia baitzen.

Ezagutzen diren gehienak XVI. eta XVII. mendekoak dira (XIX. mendera arte ekoitzi ziren arren). Han-hor irakurri dut Euskal Herriko altzaria dela. Ez dut uste, hala ere, Euskal Herrikoa bakarrik denik, Pirinioetako beste lurralde batzuetan ere erabili izan delako (cadira deritzote Aragoin, adibidez).

Ikusi dudan azkena Arabako Kuartangoko atari batean ikusi dugu asteburuan. Seguru asko Xixilua esango diote bertakoek, horrelaxe deitzen diotelako Araban zizeiluari, baita gaztelaniaz ere. Izan ere, euskalkiaren arabera hainbat aldaera ditu altzari honek.

  • zizeilu, zizailu, zizilu, zizilo (G, GN, BN)
  • zuzulu, züzülü, xuxula (Z, BN, Er.)
  • txisailu, txiselu, txixilu, txitxelu, txitxilu, xixilu (B, A).

Itxura denez, latinezko 'subsellium' (banko baxua) hitzetik datoz horiek guztiak, Zizeilu zein bere aldaera oro. Zizeiluen inguruko info zabala Wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Zizeilu.

Zizeilua, xixilua, zuzulua: jarlekua eta mahaia

Xixilua Araban.

Zizeilua, xixilua, zuzulua: jarlekua eta mahaia (2)

Xixilua Araban.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz