Ur-zozua Eibarren, Ego errekan
Ur-zozua (edo erreka-zozua beste eskualde batzuetan) Euskal Herriko erreka garbixetan bizi dan txori sinpatiko bat da. "Zozo" izena jaso arren, ez daka zerikusi haundirik gure "beste" zozo ezagunaguakin. Arre kolorekua da, bai, baina papar zuri nabarmena daka, erreka baztarretan bizi da, eta ur azpixan (edo harri artian) topatzen dittuan mamorruak jaten dittu. Askotan biñaka ikusiko dittugu.
Esan dodan moduan, mendi inguruetako erreka garbixetan topauko dogu, Europa guztian barrena.
Gure inguruan, arrunta da Markina aldeko edo Osintxu-Bergara aldeko errekarik garbixenetan; baitta Deba errekan bertan be. Ego errekan, ostera, uren kalidade eskasagaittik, ez dot sekula ikusi. Gaur arte!
Gaur goizian bikote bat zebilen hegan eta koko bila Azittain aldian. Seguru asko inguruko herriren batetik bisittan etorrittako bikoteren bat izango zan; ez dot uste gurian bizi eta kumatzen daben bikotia izango danik (errekia oindiokan zikiñegixa dagola beittantzen jata), baina Ego errekia garbitziakin batera, gurian be hasiko dira agertzen ur-zozuak, oin dala hamarkada batzuk arte hain arruntak ziranak.
............
Argazkixak, Wikipedia eta Wikimedia commons.