Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Untzaga plaza, Eibar

Untzaga plaza, Eibar

Asier Sarasua 2007/12/26 21:45
Eibarko plazarik ezagunena, goittik behera aldatu da azken 100 urtiotan: Orbeaneko jauregixa, udaletxia, zine zaharrak, San Juan ermittia, Untzagako torria, Casa del Pueblua, Ego errekia... Untzaga plaziak azkenengo gizaldixan euki dittuan gorabeherak laburbiltzen ahaleginduko naiz.

Untzagako portala eta Untzaga kalia

XVIII. gizaldira arte, gaur egungo Untzaga (edo Ulsaga) "herrittik kanpo" zeguan. Herriko kale nagusixak San Andres parrokixa inguruan zeren (Txirixokalia, Plaza barrixa, Barrenkalia, Elgetakalia...), eta Eibarko lehenengo "ensantxia" sortalderuntz egin zan, Errebal-Ibarkurutze-Urkizu ingururuntz. Untzaga bera be beste leku baten zeguan; edo, beste artikulu honetan aittatu neban moduan, Untzaga zan Parrokixatik Isasirako guztia.

Eibar sortu zanian, Untzagako portala zeguan parrokixa onduan, Bizkaittik zetorren bidian sarreria. Gaur egungo Toribio Etxebarria eta Calbetón inguruak be Untzaga ziran: errekonduak, zelaixak, ortuak... Untzagako errotia be inguru horretan zeguan, gaur egun "Ez dok" tabernia dagon inguruan.

XIX. gizaldixan asko haundittu zan Eibar eta herriko harresittik kanpo be etxiak eta kaliak ugarittu ziran. Kale barrixetako bat Untzaga kalia izan zan (1915. urte ingurutik aurrera, Fermín Calbetón).

Untzagakko jauregia, orbeatarrenaUntzaga Plaza aldia, ostera, erdi-hutsik zeguan. Txantxazelaixan frontoizarra zeguan (Eibarko lehenengo piloteleku haundixa), Isasiko hasieran Untzagako jauregixa (edo Orbeatarren jauregixa), gaur egungo plaza erdixan San Juan ermittia (Eibarko zaindarixa), eta hortik kanpo, errekia eta zelaixak. Sasoi horretako erretratorik ez da gelditzen, Untzagako jauregixan argazki gitxi batzuk besterik ez (bata eskumatara; edo beste hau).

Zezenketa UntzaganUntzagako jauregixa eraikin ederra zan eta Isasiko bide hasieran zeguan, gaur egun Txoko tabernia dagon tokixan. Beste argazki honetan ikusten da Isasi kalian hasieria. Isasi kalian be, etxe eta basarri solte batzuk besterik ez zeren XX. gizaldi hasierara arte. Behetik gora: Makazkua, Kiputxanekua, Hilarionekua, Kantoikua... Aldameneko irudixan ikusten dan moduan, zezenketak be bertan eitten ziran. Ignacio Zuloagak be inguru hori hartu zeban bere margolan baterako, Corrida de toros en mi pueblo.

1900: Untzaga plazia eta Cortazarren aldaketak

Udaletxea eraikitzeko lehenengo harriaUntzaga plazian aldaketarik haundixena XX. mende hasieran gertau zan. Cortazar arkitektu ezaguna kontratau zeban Eibarko udalak udaletxe barrixa eta plaza barrixa eitteko, eta baitta dana aldatu be. Untzagako jauregixa eta San Juan ermittia bota zittuan (San Juanen irudixa ospittaleko kapillara eruan zan), errekia estali zeban, plaza barrixa eraiki, eta udaletxe barrixa jaso. Udaletxia eitteko lehenengo harrixa 1899. urtian ipini zan (eskumako argazkixan), Antonio Iturrioz alkate zala. Udaletxia azkar jaso zan. Bi urte besterik ez zittuen bihar izan eta Gipuzkoako eder eta haundixenetakua zan ("digno de una gran ciudad, de las mejores de Guipúzcoa" diñue kronikak). 1901eko irailaren 14an inauguratu zan.

Garai berekuak dira jauregi gaiñian egindako Txokoko etxiak (1). Plaza barrixakin batera, musika kioskua (1) be ipini zan Untzagan eta, urte batzuk geruago, 1916an, Casa del Pueblua jaso zan Isasiko igoera hasieran (2); gerra aurrian pisu bikua eta gerra ostian haundittu zan, gaur egungo itxuriakin. Dos de Mayo kale albua beranduago aldatu zan, Pabelloia (zine zaharra) erre eta Gautxorineko etxiak eraiki ziranian (gaur egun Guridi), 1930 inguruan.

Txantxazelaiko kiosko zaharra

(1) Txantxazelai azpiko plazia, 1915 inguruan. Erdixan musika kioskua eta aldamenian Villabellaneko taillarra. Goixan zezenplazia. Eskumatara, Isasiko hasieran, Txoko gaiñeko etxiak, jaso barri.

Casa del pueblo

 

(2) Udaletxia 1940 inguruan. Ezkerretara Casa del Pueblua.

 

 
 

Musika kiosko barrixa, 1934

Noche taberna eta Kiosko berria1934. urte inguruan gertau zan bigarren aldaketa haundixa. Txantxazelaiko partian musika kiosko haundi eta modernua eraiki zan. Bandiandako eta orfeaoiandako lokalak be bai. Gerora, eskolia eta udaletxian lokalak be egon ziran bertan. Musika kiosko zaharra Beasainera bialdu edo saldu zan. Hantxe dago oindiokan.

Aldameneko erretratuan ikusten da, eskumatara, kiosko jaso barrixa. Parian, Nocheneko kafeterixia (tolod zurixakin) eta albuan Salon Teatro, zine zaharra. Salon teatrua 1880 inguruan jaso zan eta 1955 inguruan jausi egin zan. Urte batzuetara Untzagako torria eta Untzagako zinia eraiki ziran bertan.

Txantxazelai barrixa

Untzaga plaziak euki daben azkenengo aldaketa haundixa ointsuan gertau da. XX. gizaldi amaieran, kioskua bota eta Txantxazelai guztia goittik behera aldatu da. Horrekin batera, udaletxia barriztau eta margotu egin da. Udaletxia 2003an eregi zan barriro, 5 urte obretan egon ostian.

txantxazelai_02.jpg

 

 

 

 

 

 

 


Txantxazelaixa gaurko itxuriakin. Kioskuan tokixan zaharren etxia; banko de pruebasan tokixan Juzgaua; frontoizaharran tokixan, jardiñak eta eskillarak.

 

 

oier g
oier g dio:
2007/12/27 22:28

Rafael Picavea horren bihar hori lokalizatu eta sozializatu, faborez. "Herriak eskertuko dizu".

Eneko
Eneko dio:
2007/12/27 13:20

Zorionak Asier, oso ona artikulua.

Untzaga gainean dagoen Txantxazelaxari (edo Sansazelaixa?) buruz idatzi zenuen beste artikulu bat gogoratu nuen atzo horrelako argazkiak ikusi nituenean: Txantxan foballean egiten zeneko argazki hau adibidez. Bertan ageri direnak Benjamin Etxaluze (Atezaina), Armando Irusta, Pedrin Ojanguren, Orueta, Ansotegui, Pablo Astigarraga eta Jose Sarasketa ei dira.

Txantxa eta futbolari buruzko argazki gehiago, Mandiola Laguntaldearen blog honetan aurkituko dituzu.

Amatiño
Amatiño dio:
2007/12/27 02:05

Lelengo eta behin, zorionak. Bilduma politta gero! Horren atzekaldian bihar asko daok.

Ez jakixat ezautzen duan Rafael Picaveak 1915 urtian argitarautako albuna. Bertan agertzen dittuk Untzaga inguruko zenbait erretratu.

Bat, Txantxazelaittik udaletxe aldera hartutakua eta, erdi-erdixan, kioskua. Beste bat, hik azaltzen duan Txantxazelai azpiko plaza berbera, baina eskuma aldera panoramika oso ta guzti, lelengo "casa-del-pueblua" egin aurreko basarrixaz eta O´Donell kaliaz. Baitta "Torre Zarra"n sarrera aurreko bistia be. Nahi badok lagako deuat albuna kopixak egitteko edo.

Barriro be zorionak. "Nocheneko" tabernia eta 1955an gainbehera etorrittako zinia... demaseko argazkixa, hi. Emozionantia. "Nocheneko" semia, Jaime Esparza, laguna najuan (eta juat) eta ama oindiño be bizi dok (oin dala pare bat urte bai behintzat). Eskola ostian kafitesnia emoten jeskuan sukaldian. Baitta zinera juan aurretik sartu-urtena egin be. Lelengo pelikulak hantxe ikusi najittuan. Kartelak gu baino haundixaguak zittuan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz