Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Untzaga, 1910

Untzaga, 1910

Asier Sarasua 2007/12/22 00:35
Untzaga plaza, Eibarren. XIX. gizaldira arte herritik kanpo zegoen, baina 1901eko berrantolaketarekin herriaren bihotz bihurtu zen.

Untzaga plaza, 1910 inguruan1910-1915 inguruko irudixa da. Ezkerretara udaletxe jaso barrixa (XX. gizaldi hasieran jaso zan). Erdi-erdixan "Pabellón Alfonso XIII" edo Pospolo kajia, Eibarko zine zaharra. Izatez arotzerixia zan eta 1927. urte inguruan erre egin zan. Toki horretan "Gautxoriko etxiak" eraiki ziran errepublika sasoian.

Gaur egun Untzaga izenakin plazia bakarrik ezagutzen dogu. Plazia egin arte, Isasittik Parrokixara arteko ortu eta zelai guztiak ziran Untzaga. Calbetoi kalia be, Untzaga kalia izan zan 1916-1917 ingurura arte.

Plaziak, ostera, beste hainbat izen euki zittuan: Plaza Alfonso XIII, Plaza de la Republika eta Plaza 18 de julio.

Franco hil ostian ipini zetsen gaur egungo izena, Untzaga plaza.

Eneko
Eneko dio:
2007/12/22 02:48

Oso oker ez banabil, Calbeton esan biharrian Untzaga kalia esaten dau ondiokan nere aittak. Amandriak seguru horrela esaten zebala: plaza Barrixa eta Untzaga Kalia.

Patxi
Patxi dio:
2007/12/22 13:33

Eibar ederra izan zan garai batean! (Tira, orain baino ederragoa ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz