Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Txorixentzat habixa-kutxak ipintzen Aasuaerreka eta Santa Kurutz bittartian (Gorostaballe, Eibar)

Txorixentzat habixa-kutxak ipintzen Aasuaerreka eta Santa Kurutz bittartian (Gorostaballe, Eibar)

Asier Sarasua 2022/11/09 17:25
Eibarko Baso Biziak elkartiak antolatuta, mendi-urteera politta egin genduan joan dan zapatuan.

Joan zan asteburuan ekitaldi eder batian parte hartzeko aukeria euki neban. Eibarko Baso Biziak elkarteak antolatuta (ez dauke webgunerik, baina bai Twitter, Facebook eta Youtube kontua), txorixentzat habixa artifizialak ipini genduzen Gorosta eta Mandiola inguruan.

45 lagun inguru alkartu giñan Urkuzuan eta, Aasua errekatik gora, Santa Kurutzeraino igo giñan, bidian 12 habixa ipinitta. Politta izan zan.

Ekitaldixan parte hartzera gonbidatu ninduen, habixak ipini ahala Eibarko txorixen inguruan historixak eta pasartiak kontatzeko. Zer txori ikusten diran Eibarren, nun eta noiz agertzen diran, bidian entzundako hegaztixak zeintzuk ziran...

Ez zan urteera ornitologiko bat, berez (talde haundiegixa, sasoia bez onena...); asmua ez zan txori asko ikustia eta horretan zentratzia, txorizaletasunari buruzko oinarrizko datu gitxi batzuk emotia baizik. Horretan saiatu nintzan, nere zaletasuna bestieri transmititzen. Halan da be, 20 bat espezie ikusi eta entzun ahal izan genduzen (eBird plataforman ikusgai), eta hurrengo batian urteera espezifikuagua eitteko gogoz geldittu giñan (edo ni, behintzat!).

Eskerrik asko Oregiri, Manexi eta Baso Biziak elkarteko guztieri euren laguntziagaittik eta ekitaldi honetan parte hartzeko aukeria emotiarren.

Hementxe argazki gitxi batzuk.

 

Eibarko Baso Biziak - Txorientzat habiak ipintzen 01

Santakurutzen, habixia txingilizka ipintzen.

Eibarko Baso Biziak - Txorientzat habiak ipintzen 02

Bidian azalpen gitxi batzuk emoten.

Eibarko Baso Biziak - Txorientzat habiak ipintzen 03

Auzuan ipini genduzen habixa-kutxak.

Eibarko Baso Biziak - Txorientzat habiak ipintzen 04

Zozo-habixia be topatu genduan, Manexek ezagutzen zeban pago zahar batian.

Eibarko Baso Biziak - Txorientzat habiak ipintzen 05

Ume talde zabala etorri zan, batzuk ikasteko oso gogotsu.

Eibarko Baso Biziak - Txorientzat habiak ipintzen 06

Taldia Santa Kurutzera heltzen. Azkenengo laupabost habixak bertan ipini genduzen.

Eibarko Baso Biziak - Txorientzat habiak ipintzen 07

Santa Kurutzen.

etiketak: natura, eibar, txoriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz