Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Taosa

Taosa

Asier Sarasua 2008/02/10 16:35
Itsasotik sartzen den behelainoa, Zumaian.

Taosa

Azkenaldian Zumaian egin ditugun ibileretan hitz berria aurkitu dut: taosa.

Kostaldean sortzen den lainoa da taosa, eguraldi ona izan arren, kostako herriak eta hondartzak estaltzen dituen behelaino hori.

Aste honetan ere izan dute Zumaian, eta horrela erakutsi digu Baleike aldizkariak, Taosa 2008 izenburupean.

Hiztegietan ez dut aurkitu. Urola kostako gainontzeko herrietan ere, antza, ez da erabiltzen. Zumaian, aldiz, bertako-bertako dute taosa.

Interneten ere erreferentzia gutxi aurkitu dut, eta denak ere Zumaiari lotutakoak. Besteak beste, Luix Unanue argazkilariaren bat, Taosa ilunabarrean.

Zumaiako kostaldeak ematen du, bai, argazkietarako.

 

leire
leire dio:
2008/02/12 15:29

Bai, "El Taosa" zan baiña ni konfundidu egin nintzan idazterakuan. Asier, Zuzendu mesedez.

leire
leire dio:
2008/02/11 16:57

Harrittuta geratu naiz neretako "El Tososa" Zumaixako pub-diskoteka bat zan (ez dakitt gaur egun existitzen dan). Gaztetxo denporetakua. Graziosua pentsau jata nundik zetorkixon izena.

Eneko
Eneko dio:
2008/02/12 02:05

Leire noktanbula, pub-diskoteka horren izena "Taosa" zen, bai. Inoiz galdetu nuen zer esan nahi zuen eta Asierrek dioena azaldu zidaten: itsasotik sartzen den behelainoa dela.

Taosa diskotera gauez joaten ginen, baina zelako hasarreak Eibartik eguraldi onarekin urten eta kostaldera ailegatzerakoan taosa sartuta edo sartzen zegoela ikusterakoan :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz