Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / San Esteban ermita, Eibar

San Esteban ermita, Eibar

Asier Sarasua 2007/12/27 23:14
San Esteban ermittia herri erdi-erdixan zeguan. Halan da be, Eibarren egon diran ermitta guztien artian, hauxe izango da ezezagunenetakua. Normala, orain dala 110 urte inguru desagertu zan-eta.

San EstebanBeste irudi zahar bat. Orainguan, grabaua. 1846. urtian Julio Lamblak Revista pintoresca de las Provincias Bascongadas libururako egindakua.

Errebaleko zubixa eta Barrenkalia ikusten dira. Ezkerretara San Esteban ermittia.

Ermittia 1618. urtian eraiki zeban Esteban Ibarrak, Eibarko alkate eta beste hainbat kargudun gizona.

Inguru hori ziharo aldatu da eta gaur egun ez da erreza kokatzia. San Esteban ermittia dagon tokixan, gaur egun, Lizarraldeneko garajia dago (laster Forum), Julian Etxeberria kalian. Julian Etxeberria kale azpixan errekia dago, eta gaurko paso de cebra gaiñian, sasoi batian, Errebaleko zubixa (irudixan agertzen dana).

BarrenkaliaSan Esteban ermittia 1898. urtian bota zan, inguru guztia barriztu zanian (merkatua eitteko eta pareko plazia). Hementxe, inguru berbera, 1920 inguruan. Ezkerretara (ez da ikusten), Ego erreka gaiñian jasotako merkatu plazia. Erdi-erdixan Zuloagatarren plazia. Eskumatara, Ariatzako parketxua; oindiok eskumarago (ez da ikusten), errekia, Indianoko palaziua eta Aldapatxo.

 
Grabauan jatorrixa: XIX. mendea albuma. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

asier
asier dio:
2007/12/28 17:22

Bajaukak aspaldi proiektu bat buruan (Tribiala amaitzen dogunerako :-) ):

Eibarko mapak hartu, eta bata bestian gaiñian ipini: 1346 (sorrera) 1794 (frantsesak erre aurrekua) 1885 (trena etorri zanekua) 1900 (Cortazarren barrikuntzak: Untzaga, merkatu plazia...) 1936 (gerra aurrekua) 2000

Mapak alkarren onduan ipini, euren artian konsultak eitteko modua ipini, eta gero, kale eta etxe bakoitxan gaiñian, beran argazkixa eta historixia gehittu.

Baiña, tira. Amesetan...

Oingoz, erretrato zaharrak argitaratziakin konformau biharko gaittuk.

Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/01/16 14:05

Etxian galdetu dot aber ermitari buruz zeoze ba ote zakixen. Aitak esan dezta aittittak ermitarik ez zebala aipatzen, baina itturrixa bai, San Esteban itturrixa.

Gaur egun, garajeko sotanuan iturburu bat dago oindiokan. Lehen edateko modukua izango zan, gaur egun ez dot uste. Zuzenian ondotik pasatzen dan Egora pasatzen da itturri zaharreko ura.

oier g
oier g dio:
2007/12/28 10:49

Zelako mezu argigarrixa, Asier.

Gu lako "gaztiei" gatxa egitten jaku inguru hori irudikatzia, lehen eta oingo alderaketia egittia, hain aldatuta dago. Hik emon dittuan erreferentziekin eta irudi bixen parekotasunakin (erreferentzi puntu bera jakek!) oso idea aproximaua egin lajeikek. Batez be Barrenkalekua.

Eskerrikasko benetan! Halako irudi komentauak izatia luxu bat dok, txo.

Juan Larreategui
Juan Larreategui dio:
2019/01/15 00:08
Eskerrikasko.

Oso lan ona.

Oso zaila da aurkitzea desagertuen ermiten informazioa.

Eta gainera zuk aurkitu duzu , irudia, kokapena eta fetxak.

http://ermitasdevizcaya.com/EIBARERMITAS.htm
Juan Larreategui
Juan Larreategui dio:
2019/01/15 00:09
Eskerrikasko.

Oso lan ona.

Oso zaila da aurkitzea desagertuen ermiten informazioa.

Eta gainera zuk aurkitu duzu , irudia, kokapena eta fetxak.

http://ermitasdevizcaya.com/EIBARERMITAS.htm
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz