Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Plomo en los bolsillos" (Izagirre, 2012): Tourraren 110 urteak pasioz kontatuak

"Plomo en los bolsillos" (Izagirre, 2012): Tourraren 110 urteak pasioz kontatuak

Asier Sarasua 2013/09/29 21:30
Ander Izagirre. Libros del KO, 2012.
"Plomo en los bolsillos" (Izagirre, 2012): Tourraren 110 urteak pasioz kontatuak

"Plomo en los bolsillos", Ander Izagirre 2012

Plomo en los bolsillos (Izagirre, 2012) irakurri berri dut. Zoragarri pasatu dut! Tourraren historia laburbiltzen du Ander Izagirre kazetari eta karrerista ohiak, modu atsegin eta apasionatuan. 110 urte hauetan izan diren istorio nabarmenenak jaso ditu: batzuk dramatikoak, asko barregarriak, guztiak epikoak.

Lehen urteetako "zoroen" ibilerak ezagutuko ditugu, Octave Lapizeren garraixiak entzungo, gure aurreko izen mitikoen gora-beherak biziko (Coppi, Bartali, Gimondi, Anquetil, Poulidor, Koblet, Kübler, Tarangu...); gaztaroko txapetan itsatsitako Hinault, Zoetemelk eta Van Impe berpiztuko, eta azken 25 urte gorabeheratsuen errepasoa egingo. Guztia ere, Tourmaleteko eta Aubisqueko haize-boladek orrazten gaituzten bitartean.

Euskarri digitalean irakurri dut, hemen erosita.

Tarteka, loturarik gabeko anekdotario hutsaren itxura hartzen du, baina hala ere, gozagarria zeharo. Pasioz eta mirespenez idatzitako liburua; txirrindularitza miresten dugunok pasioz irakurriko duguna.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33