Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Opilioiak, armiarma hankaluzeak (Opiliones ordena, Arachnida klasea)

Opilioiak, armiarma hankaluzeak (Opiliones ordena, Arachnida klasea)

Asier Sarasua 2019/08/08 16:55
Opilioiak, armiarma hankaluzeak (Opiliones ordena, Arachnida klasea)

Opilioia

Aurrekoan, mendian bazkaltzen geniharduela, kili-kiliak igarri genituen bernetan. Mahai azpian kuku egin eta hantxe, ehundaka opilioi guri begira.

Opilioiak araknidoen taldeko (Arachnida klasea) orden berezi bat dira, gainontzeko araknidoetatik (armiarmak, eskorpioiak, akaroak,...) aparte sailkatzen direnak Opiliones ordenaren barruan.

6.500 espezie inguru deskribatu dira mundu osoan barrena, gehienbat alderdi tropikal eta hezeetan. Euskal Herrian ere, batez ere ingurune hezeetan bizi dira. Araknidoak diren arren, euren gorpuzkera ez da armiarmena. Izan ere, buruaren (prosomaren) eta gorputzaren (opistosomaren) arteko bereizketa ez da garbia (armiarmetan bezala), eta gorpuzkera esferikoa daukate. Gorputzez txiki samarrak dira (zentimetro batetik beherakoak, oro har), baina oso hanka luzeak dituztenez, 10-15 cm arteko diametroa izan dezakete.

Hankak oso fin, luze eta malguak dituzte. Arrisku egoeretan autoanputazioa egiten dute, hankak nahita "askatuz". Sugandilek buztana nola, opilioiek hankak hola. Hortaz, kontuz hartu eta erabili behar dira, hankak galtzerik nahi ez badugu.

Espezierik gehienak orojaleak dira. Armiarmek ez bezala, ez dute pozoirik.

opilioiak 01

opilioiak 02

opilioiak 03

etiketak: fauna, natura
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2019/08/22 17:56
Kuebetan be "lehengusuak" dittuez, noaki zenbat milloika urtetik bertan bizitzera pasau ziranetik espezie barri bihurtuta. Nere "speleo-lorpen" haundixetako bat Illuntzar-Ispaster inguruan bizi dan espezie barri bat topatzia izan da. :-) (Ischyropsalis generokua, ondiokan ez daka izenik)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz