Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Noaki...

Noaki...

Asier Sarasua 2023/03/23 17:15
Oier Gorosabelen mezu bat tarteko, gogora ekarri dot gure aurrekuak erabiltzen zeben "noaki" hau.

Oier Gorosabelek Mastodonen egindako komentarixo batek akordau eragin zestan erdi-ahaztuta neukan esamolde bat, gure aurrekuak sarri samar erabiltzen zebena: noaki.

Gure aitxitxak takian-potian erabiltzen zeban eta Eibartarren Ahotan proiektuan be jaso genduzen lekukotasun batzuk, esate baterako:

Gaur egun "auskalo" (edo "batek daki") esango genduke, baina gure aitxitxa-amama eibartarrak no(r)aki be erabiltzen zeben horren ordez. Jatorriz, seguru asko, 'nork daki' izango zan, jakina, nahiz eta gure sasoirako hori jatorrixori galduta zeuan eta hiztunentzat berba beregaina zan hori noaki hori.

Inguruan galdezka hasi eta konturatu naiz noaki honen erabileria nahiko murritza dala. Ahotsak-eko datu-basian bilatuta, 4 lekukotasun agertu jakuz, danak Eibarkuak. Inguruan be seguru erabiltzen zana, baina ez dot topatu adibiderik (ezta lagunen artian galdetuta be). Eta denporan be, esan doten moduan, badirudi honezkero guztiz galdutako esamoldia dala. Nere inguruan inkesta txiki bat egin eta gure adinetik beherako gehixenendako ezezaguna da honezkero Eibarren.

Hementxe Ahotsakeko adibidiak, Julian Etxeberria (01:07), Arnaldo Bolunburu (02:40) eta Roberto Isasi (05:20). Zelako garrantzixa daken Eibartarren Ahotan eta Ahotsak moduko proiektuak eta ahozko corpus historikuak!

Oier G
Oier G dio:
2023/03/23 18:12
Jode, pixkat fosil yanomamixa sentitzen nok. 😅
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2023/03/23 19:21
Halaxe gaittuk eta! ;))
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz