Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Neskak eta mutilak elkarrekin ala banatuta?

Neskak eta mutilak elkarrekin ala banatuta?

Asier Sarasua 2012/02/12 23:18
Izenburu sentsazionalista horren azpian galdera hau azaleratu nahi dut: Multikirola edo eskolarteko kirola egiten dutenean (8-12 urte), neskak eta mutilak talde berean egotea komeni da ala ez? Orain gutxira arte ez neukan zalantza izpirik, baina azken asteotan ikusitakoak zalantza batzuk plazaratzera bultzatu nau.

Gure herrietako neska-mutilen artean oso ohikoa da Multikirolen programan parte hartzea. Gipuzkoan, behintzat, 8-12 urte bitarteko haurrek egiten dute. Hortik aurrera (12 urtetik aurrera) kirol federatua eta konpetizioa hasten dira, nolabait. Ordura arte, ez dago benetako lehiaketarik eta ligarik (teorian, behintzat) eta helburua kirola egitea besterik ez da, lagun artean aritzea, haurrek ohitura osasungarriak hartzea, eta abar. Aste barruan, bi egunez, entrenamenduak izaten dituzte (gehienetan ikastetxeetan bertan, haur guztiak batera), eta zapatu goizetan partiduak. Urtean zehar hainbat kirol lantzen dituzte: eskubaloia, futbola, atletismoa, hockeya, errugbia, bizikleta, judoa...

Gure kasuan aurten hasi gara multikirolen kontu honekin. Alaba oso pozik dabil, gustura.

Adin-tarte honetan, jakina, herririk gehienetan, neskek eta mutilek elkarrekin jarduten dute. Entrenamendu zein partidetan, denak batera. Orain arte ez nuen horretan zalantza izpirik izango, noski. Neska zein mutil talde berean ibili behar dira. Baina azken asteotan ikusitakoak zalantzak sortu dizkit. Izan ere, neska gehienek ez dute baloia ia ikutu ere egiten; batzuek ezta usaindu ere ez.

Orduan, pentsatzen hasi naiz, ea ez den hobeto partiduetan neskak eta mutilak bereiztea (partiduetan, diot; entrenamenduetan denak batera ondo dabiltza). Ideia solte batzuk:

  • hasteko, badakit talde guztiak ez direla berdinak. Neska kopuruak, mutilen izaerak eta guztien kirol-gaitasunak zeresan handia dauka. Gainera, taldeak urtero aldatzen dira.
  • neskak, normalean, ez dira larregi kexatzen; oraingoz, behintzat, disfrutatu egiten dute eta gustura doaz partiduetara, mutilek baino parte-hartze (askoz) txikiagoa izan arren.
  • baina beldur naiz, 12 urtera heldu orduko, neska gehienak ez ote diren aspertuko kirolaz eta parte-hartze urri horretaz. Mutilak gero eta hobeak dira; neskek nekezago egingo dute aurrera, ez baitute ia parte hartzen.
  • banatuz gero, neskek denbora gehiago jokatuko lukete, gehiago ikasiko, kirolarekin gehiago disfrutatuko,... eta luzaroago jarraituko.
  • baina Multikirolen programa honen helburua zein da? konpetitzen ikastea? Ez, ba! Taldean jokatzen ikastea, onak eta ez hain onak elkarrekin aritzea, kirola aisialdiarekin lotzea eta ez irabazte hutsarekin. Eta gaur egungo neska-mutilei ulertezina irudituko litzaieke talde ezberdinetan jokatzea. Ala ez?

Pufa, ez dakit. Ez daukat batere garbi. Baina tira, ez naiz holako ideia "zaharkituak" dituen bakarra. Izan ere, beste herri batzuetan dagoeneko hasi dira neskak eta mutilak talde ezberdinetan jartzen.

Eibarko Multikiroletako arduradunak ere zalantzak plazaratu zituen kontu honekin. Orain urte batzuk Diario Vascon esandakoak: "En deportes colectivos al competir en equipos mixtos las chicas se ven un poco desplazas. En cambio en los individuales se sienten más cómodas. Los chicos sólo le pasan la pelota a una chica si esta destaca en el deporte. Este hecho es algo a lo que se debe buscar solución de cara a próximas ediciones".

 

oier g
oier g dio:
2012/02/13 20:47

Jode Asier, lehelengo bizar klase hori, ¿eta oiñ aparteko hezkuntzia? Hurrengua zer ¿katekesisa? Juo, juo, juo...

Bromaz aparte, hirekin konforme nagok. Danok-bardin-danok-alkarrekin buenrollistikua ezin da absurdoraiñok eruan. Ume bakotxan kapazidadian araberako grupuekin gauzak hobeto eruan leikiazelakuan nago, eta kontuz, ez nabil "beltistokrazia" nazi bat aldarrikatzen. Baiña erdibidia bai.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz