Nabigatu euskaraz
Nabigatueuskaraz.com sareko ekimen bat da. Tontokerixia dirudi, baina oso garrantzitsua da nabigazio-hizkuntzia ondo konfiguratzia eta euskeraz ipintzia. Azken baten, horrexekin esaten detsagu munduari euskaldunak garala, existitzen garala.
Interneten be, lehenengo berbia euskeraz!
(Euren webgunetik hartuta):
Zure nabigatzaileak Lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ere ematen du. Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batera sartzerakoan.
Sarritan entzun izan dugu lehenengo hitza euskaraz esaera. Izan ere, askotan gertatzen da bi euskaldunek elkarren artean erdaraz jardutea biak euskaldunak direla jakin gabe. Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitz edo byte hori euskaraz egin dezan.
Eta zertarako?
- Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
- Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
- Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).
Argentinako Mar del Platan nago, XX Ibero Amerikar Gailurrean, eta goi mailako hotelaren "Link@Centre" delakoan atera zait kanpainaren leloa eta... halako zirrara sortu dit.
Segurutik ez du "leku" fisiko edo geografikoaren zer ikusirik baina... joño¡