Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Montpellierko sugea eta Eskulapioren sugea aurkitu ditugu, biak hilda, gizakiaren erruz (zelan ez)

Montpellierko sugea eta Eskulapioren sugea aurkitu ditugu, biak hilda, gizakiaren erruz (zelan ez)

Asier Sarasua 2023/05/07 18:50
Azken asteotan bi suge eder aurkitu ditugu, biak ere hilda. Lehenengoa, Montpellierko suge bat, auto batek harrapatuta; bigarrena, Eskulapioren suge bat, makilakadaka hilda. Narrastiek hainbat mehatxu eta etsai dituzte, baina gizakia da denen artean okerrena. Zuzenean edo zeharka, belaunaldiak daramatzagu animalia eder hauek akabatzen.
Montpellierko sugea eta Eskulapioren sugea aurkitu ditugu, biak hilda, gizakiaren erruz (zelan ez)

Montpellierko sugea

Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus).

Teruel eta Cuenca bitarteko errepidean ikusi genuen gure lehenengo narrastia, Montperllierko suge eder bat. Gure aurreko autoak nola jo eta hiltzen zuen ikusi genuen gure begien aurrean. Errepideak eta kotxeak dira sugeentzat mehatxu handienetako bat, zenbat hilko ote dira urtero ibilgailuek harrapatuta!

Montpellierko sugea, bi metro inguruko suge lerdena, Mediterraneo inguruko espeziea (Espainia, Frantzia, Italia...), Euskal Herriko isurialde mediterraneoan ere ikus dezakeguna. Gure artean bizi den narrastirik handiena, oker ez banago.

Wikipediak dioen bezala, bere buru estua bereizgarria da: oso begi handiak ditu eta "bekainak" altuak eta irtenak ditu, muturrerantz zabalduz bi gandor izango balira bezala. Kopetako ezkata oso estua da. Ezaugarri hauek suge honi itxura sarkorra eta beldurgarria ematen diote, gizakiarentzat ez den arren inolaz ere arriskutsua. Bizkarraldeko ezkatak leunak edo zimurdunak dira, ez dira karenatuak eta 17 edo 19 ilaratan daude antolatuta. Kolore eta marrazki aldetik nahiko aldakorrak dira, atzeko kolorea grisa, arre gorrixka, oliba, berdexka edo belzkara izan daiteke. Sabelaldea, ostera, horixka eta pigmentu ilunez pikardatua.

Pozoitsua da, baina bere pozoia ez da ahaltsuegia eta, gainera, bere letaginak letaginak ahoaren atzealdean daudenez, pertsona bati pozoia sartzea oso zaila da. Hori bai, harrapatutako ehizakiak hiltzeko oso eraginkorrak dira. Ehizakia heldu eta irensten hasi orduko, ahoaren atzealdeko letagin hauekin pozoia sartzen dio, ehizakia irensten eta liseriketa egiten lagunduz.

Montpellierko sugea - 01

 

Montpellierko sugea - 02

 

Montpellierko sugea - 03

 

Eskulapioren sugea (Zamenis longissima)

Hilda aurkitu dugun bigarren sugea Eibarren topatu genuen, Aasua erreka auzoan, Eibarko erdigunetik ber-bertan. Hiru kolpe garbi zituen gorputzean banatuta, norbaitek makilakada hilda. Harrigarria da oraindik ere gizakiak zer duen sugeen aurka, harrigarria eta penagarria, nekez aurkituko dugulako kalterik egingo digun sugerik (eta, horrela balitz ere, nahikoa arrazoi ote?).

Kasu honetan, gainera, Eskulapioren sugea zen hildakoa, pozoirik ere ez duen suge lirain eta lasai-lasaia. Helduek 160-180 cm inguru izan ohi dituzte, leun-leunak dira, gorputz finekoak; burua estua dute eta begi-niniak biribilak. Europa hegoaldean bizi den sugea da Eskulapioren sugea, Euskal Herrian hasi eta Turkiaraino. Bizkai-Gipuzkoa bere banaketa-eremuaren sartaldeko mugan daude, baina hala ere nahiko arrunta da Euskal Herri hezean.

Eskulapio sugea azkarra da eta zuhaitzetan gora egiteko aparteko abilezia du. Eguzkizalea da baina bero handiegia ez du maite. Normalean habitat idorretan egoten da hala nola, baso idorrak eta eguzkitsuak, sastrakadi edo harrizko horma zaharretan. Dietari dagokionez, batez ere mikrougaztunez (arratoi, sagu, satitsu...), hegaztiz eta bestelako narrastiez (sugandilak, muskerrak...) elikatzen dira. Euren ehizakiak ahoaz eutsi, eta konstrikzioz akabatzen dituzte irentsi aurretik. Bere etsaien artean hegazti harrapariak aipa daitezke, bereziki arrano sugezalea eta zapelatza, baina gizakia du etsai handiena, suge honen izaera lasaia aprobetxatuz sarri jasotzen baitu gizakion erasoa. Eibarren aurkitu genuen suge gazte honen kasuan gertatu bezala.

Eskulapioren sugea - 01

 

Eskulapioren sugea - 02

 

etiketak: narrastiak, fauna, natura
Oier G
Oier G dio:
2023/05/16 22:31
Penagarrixa. Nere ustez, gizakixok gure DNAn sartuta jakagu animali batzuk ezin ikusi hori (hartza, masmia, otsua, subia...). Baiña instintua beste gauza batzutarako kontrolatzen ikasi dogun modura, hori be kontrolau biako dok!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz