Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Michael "Air" Jordan

Michael "Air" Jordan

Asier Sarasua 2013/02/21 22:41
50 urte bete dituela sekula izan den jokalaririk onenak.

Ez naiz sekula mitomanoa izan. Ez dut jarraitu, ez kirolaririk, ez musika-talderik,... ezta poetarik ere, pentsa! Baina beharbada bada salbuespen bat: Michael Jordan. Nire gelako ate ostean neukan, saskia birrintzen, poster handi batean.

Jordanek aste honetan bete ditu 50 urte, eta bere jokaldirik onenak errepikatu dizkigute han eta hemen. Telebistan eta Youtuben berriro entzun dugu Unbelivable, o my god, he did it again! Horrelakoa zen Jordan. Ez behin eta ez birritan, egunero txunditzen gintuena.

80ko hamarkadan gazte ginenok (eta saskibaloi-zale) zorte izugarria izan genuen: NBAk bizi izan duen garairik onentsuena bizi ahal izan genuen. Ordu txikietan, gaupasa eginda; Lakers eta Bulls, Celtics eta Pistons ikusten. Zenbat aldiz jarriko nuen alarma goizeko 3etan edo 4etan ez-dakit-zer partidu ikusteko.

Ez dut esango inoiz izan den belaunaldirik onena ezagutu genuenik (ez da urrun ibiliko), baina bai glamuroso eta magikoena, behintzat. Larry Bird, Hakeem Olajuwon, Julius Erving, Kareem Abdul-Jabbar, Isiah Thomas, Magic Johnson, Karl Malone, Pat Ewing, Moe Malone, david Robinson, Charles Barckley...Belaunaldi horrek Bartzelonako joko olinpikoetan jo zuen gailurra, Dream Team zoragarriarekin.

Eta izar konstelazio handi horren gainetik, izen bat eta bakarra: Michael Air Jordan. Izan ere, beste kirol askotan (gehienetan), gaitza izaten da historiako onena aukeratzea, baina saskibaloian ez dago zalantzarik. Jordanek ez du izan parekorik.

Arina eta dotorea, plastizitate hutsa; lehiakorra eta irabazlea, baina gehiegikeriarik gabe (ez gaur egungo gazte harroputsen estilora); bizkorra, atletikoa, teknikoa; jaurtitzaile paregabea eta ezinezko sarreren artista. Handiena.

Magic Johnsonen hitzak dira: "Jordanek egiten dituen gauzak guk ezin ditugu egin; are gehiago, lo gaudela ametsetan ere ezin ditugu irudikatu".

Beste planeta batekoa izan da. 50 urte bete ditu. Eta garai batean, gaueko ordu txikietan etxeko sofan erdi-lo geundela, Bullsekin jokatzen ikusi genuenok, jarraitzen dugu esaten: O my godness! Unbelivable, he did it again!

Ezetz? Ikusi hau, bestela:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz