Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Lau urteko umien gelan hizlari

Lau urteko umien gelan hizlari

Asier Sarasua 2010/04/30 10:23
Atzo Ikastolan egon nintzan, Manexen gelan. Aste honetan txorixen inguruko ikasgaixa dauke eta andereñok eskatu zestan berba batzuk esatera joateko. Ederto pasau neban.

Arratsaldeko 3etan heldu nintzan Sansaburura eta hantxe nittuan danak zain. 80 ume. Lau urte ingurukoak. Hori urduritasuna! Eurena eta, gehixenbat, neria! Nahiko ohittuta nago hitzaldi eta aurkezpenetara, baina zer kontatzen jakue 4 urteko umemokueri? Ume bakar bati, tira, horretan badakat esperientzia, baina 80 umeri? Eta zelan dominau salbaje-aldra hori? :-)

Oso esperientzia politta izan zan eta ederto pasau genduan. Nik bai, behintzat. Eta uste dot eurak be gustora egon zirala. Argazki batzuk ikusi genduzen, txori-kantu batzuk entzun, bideoren bat ikusi (pinguinuak eta kolibrixak), lumak eta arrautzak be aztertu genduzen... Eta euren anekdotak eta ipuinak entzun, zelan ez: "nik etxian txori bat dakat", "ba nik bi perikito, baina hil egin dira", "eta nik behin ikusi neban arrano bat", "eta nik bi arrano eta superhaundixak"...

Amaieran, erregalua be jaso neban: marrazki haundi bat, Manexen ikaskide guztiak egindakua, txoriz beteta eta esaldi honekin: "Eskerrik asko Asier, txoriak maite dituzulako". Ai, zelako emoziñua! :-)

Manexen gelan

 

Gari
Gari dio:
2010/05/01 10:32

Hara, orduan zuk eman zenduan klase majistrala! Gure Olatz pozik etorri zan, Sansaburukoen txorixak egon zirala ikusten ordenagailuan. Hurrengoan gutxienez pantaila haundiagoa e? Eskerrik asko Asier!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz