Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe, Susa 2013)

Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe, Susa 2013)

Asier Sarasua 2013/05/15 21:15
Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da, tarteka ironiazko zertzeladez gozatua.

Kristalezko begi bat
Miren Agur Meabe
Susa, 2013

Azkenaldian beldur pixkat ematen dit liburuen inguruko iritziak idaztea blog honetan, ondoren Kritiken hemerotekan ikusi eta lotsagorritu egiten naizelako. Are gehiago liburu honen kasuan, hainbeste laudatu dena eta goi-mailako iritzi eta kritikak jaso dituena (Hemerotekan bertan begiratzea besterik ez duzu).

Baina tira, gustatu zaizkidan liburuekin egin ohi dudan bezala, labur-labur bada ere, hemen nire iritzi xumea (kontsumo propiorako, esaten dena), liburua ri-rau irentsi duen irakurle xingle batena. Izan ere, gustura irakurri dut Miren Agur Meaberen azkena, oso; egun betean hasi-buka.

Gustatu zaizkit:

  • Sentimenduen sakonera eta sakontasun hori azaleratzeko bide egoki, garbi eta eraginkorra.
  • Estilo ariketa. Hizkera eta estilo berezi/landu/pertsonala sortzeko ahalegin ondo betea.
  • Ironia dosi egokiak.
  • Kapituluen luzera (edo laburrera), ipuin edo poema tankerakoak, asko.
  • Parrafo batzuen maixutasun sendoa. Borobilak.
  • Kapitulu jakin batzuk, adibidez: "Autoerretratua" deskripzio-ariketa bikaina; "Itzalak" poema narratibo metaforiko ederra; "Gaztatxo kaxaren teoria" iradokitzailea; "Orbainak eta beste" mingarria; "Hildakoen begiak" hunkigarria; "One star" paradisiakoa.

Ez zaizkit gustatu:

  • Biluztu behar horrek, batzuetan, deseroro samar sentiarazi nau. Hondartzatik kanpo norbait larrutsik ikusten duzunean bezala; are gehiago adin batetik gorakoa bada (barkatuko dit ia adinkide dudan Meibik). Ziurrenik, norbere orbanak ispiluan ikusteak ez digulako, askotan, graziarik egiten.
  • Tarteka errepikakor samarra iruditu zait. Tarteka. Sekula ez aspertzeraino, hala ere.
  • Liburuaren idazketa-prozesuaren inguruan idatzitako pasarterik gehienak (soberan daudela esango nuke; niretzat bai, behintzat, gehienak). Horren inguruan aritu zen Iban Zaldua? (ez dakit, ez nion dena ulertu).
  • Off-topic batzuk (esate baterako 126. orrialdekoa).

Laburbilduz: gustatu zait. Dexente. Asko. Merezi du, gutxienez. Bai. Berezia ere bada euskal letretan. Eta, agian, 2013ko Euskadi Saria izango da. Ez da urruti ibiliko.

etiketak: liburuak
H. Etxeberria
H. Etxeberria dio:
2013/05/15 23:24
Beldurtu? Zergatik? Hobe bai irakurleen iritzi gehiago argitaratuko balira. Bestalde bikaina analisia eta, batez ere, heurea: comme il faut.
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2013/05/16 09:43
Beldurra baino, lotsa. Baina tira, besteren bati irakurri nion bezala, Kritiken hemetorekan... kritika gutxi daude ;-) Eta zuk diozun moduan, nik ere gustura irakurriko nituzke irakurleen iritzi gehiago. Kritikak baino, "gustatu zait" xume batzuk. Eskerrik asko, ba, Hasier.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz