Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Kolitza gailurra (879 m.), Ordunte mendilerroan (Balmaseda, Bizkaia)

Kolitza gailurra (879 m.), Ordunte mendilerroan (Balmaseda, Bizkaia)

Asier Sarasua 2015/11/30 22:40

Asteburuan Kolitza mendian izan gara, Ordunte mendilerroan, Balmasedatik gora. Euskal Herriko far westean, Bizkaiak Espainiarekin muga egiten duen bazter hartan. Izan ere, Ordunteko mendilerroak banatzen baititu Enkarterria (Bizkaia), Mena Harana (Burgos) eta Ruesga (Kantabria).

Ordunteko mendilerro horretan dozena bat gailur aurkituko ditugu, 700-1300 metro bitartekoak. Zalama da garaiena (1.336 m), baina ziurrenik Kolitza (879 m) izango da ezagunena. Horretan lagun ditu, gailurreko baseliza erromanikoa, bista paregabea eta Bizkaiko 5 deiadar-mendietako bat izatea (Ganekogorta, Oitz, Sollube eta Gorbeiarekin batera).

Igoera Pandozales auzoan hasten da (Balmasedatik 2 km-ra). Kotxea lagatzeko parking txiki bat dago, eta handik gora hasiko dugu igoera, Kolitza eta tontorreko baseliza pare-parean ditugula. Bide guztia oso garbi jarraitzen da, ez dago galtzerik.

Kolitza (879m), Ordunte, Bizkaia)

Hasiera ez da politegia, pinu eta matarrasa artean egiten direlako lehenengo minutuak, neguan lokatz dexenterekin, gainera.

Kolitza (879m), Ordunte, Bizkaia)

45 minutura pista batera helduko zara. Hortik aurrera, ibilbidea gogortu egiten da, baina baita edertu ere. Aldatsa handitu ahala, tarteka maila moduko batzuk ere agertuko zaizkigu, ibilbidea errazteko, eta bistak ere ireki egiten dira, Bizkaiko kostaldera lehenengo; Arabara gero; Cantabria eta Burgosera azken zatian.

Kolitza (879m), Ordunte, Bizkaia)

Beste 45 minutu inguru behar dira gora heltzeko. Ibilbide 'erraza' dela ikusiko duzu gida gehienetan, baina esango nuke mendian ibiltzeko ohitura txiki bat eskatzen duela, gutxienez.  Goian zelai zabala, San Sebastian eta San Rokeren baseliza erromanikoa zelaigoenean, eta aterpetxea zelaibarrenean.

Kolitza (879m), Ordunte, Bizkaia)

Nonora begiratuz gero, bista ikusgarria. Daukan garaierarako (900 metrora ez da heltzen), sekulako ikuspegia dago. Bizkaiko mendi gehientsuenak ikusten dira: Hegoaldeko Gorobel mendilerroa, Ekialdeko Gorbeia, Anboto eta Oitz aldea, Ganekogorta-Pagasarri pare-parean, Alen eta Trianoko mendiak itsasaldean,... eta Cantabriako mendi garaiagoak barrenean.

Kolitza (879m), Ordunte, Bizkaia)

Kolitza (879m), Ordunte, Bizkaia)

Kolitza (879m), Ordunte, Bizkaia)

Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2015/12/01 21:21
Eta trintxeraz jositta; hor, paisajian mahaixa begira zagozien erretratuan, ezkerrian batzu ikusten dittuk. Kriston "kandelia" egon zuan hor, gerrán.
asier
asier dio:
2015/12/02 22:00
Bai jauna! Tontorrian bertan panel haundi bat dago "Kolitzako gudan" gertautakuak azaltzen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz